Pizza

Pizza mundu osoan ospetsua den italiar jatorriko jakia da. Napolin jatorria duen prestaketa da. Hartzitu gabeko ore geruza baten gainean osagai ugari jarri daitezke, tomatea, mozzarella gazta, espeziak, urdaia, barazkia... Pizzaren orea prestatzeko onena, gari gogorreko semola fina izaten da, hau izan ezean indar irina erabiliko dugu. 5 minutuz labe bizian egosten da alboa txigortu arte eta gazta urtu arte. Pizzak egiten dituzten jatetxe espezializatuek pizzeria dute izena.

Pizza
plater prestatu, finished good (en) Itzuli, ogi zapal eta Pizzas, casseroles (en) Itzuli
Materialakorea
tomate saltsa
gazta
Osagaiaktomate saltsa, irina, mozzarela gazta, Olioa eta gatz arrunta
Historia
JatorriaItalia

Pizza motak

Pizza ore errezeta

4 pertsonentzako

Osagaiak

  • Indar erdiko irin txuria, integrala edo semola 250 g.
  • Gatza: 2 g.
  • Ur epela: 125 ml.
  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Legamia: Freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa 3 g.
  • Luzatzeko irina: 15 g.

Prestaketa

  • Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu;Legami lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
  • Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
  • Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
  • Trapu busti batekin estali eta pausatu toki epel batean 15 minutu.
  • Denbora hau pasatutakoan eta arrabolarekin edo eskuekin nahi dugun forma emango diogu.

Aholkuak

  • Pizzarako orea egiteko irin egokiena indarduna eta semolazkoa da.
  • Irin edo semola bakoitzak ur pitin bat gehiago edo gutxiago onar dezake, beraz ura beti poliki poliki gehitzen joan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.