Pissis mendia

Pissis mendia (gaztelaniaz: Monte Pissis) Argentinako Catamarca eta La Rioja probintzien arteko mugan kokaturiko geruza-sumendia da. 6.795 metroko altuera duenez, Andeetako hirugarren mendirik garaiena eta munduko bigarren sumendirik altuena da[1].

Pissis mendia
Datu orokorrak
Garaiera6.795 m
Prominentzia2.145 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak27°45′17″S 68°47′56″W
Honen parte daSeven Third Summits (en) Itzuli
MendikateaAndeak
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaLa Rioja probintzia
Mendizaletasuna
Lehen igoera1937ko otsailaren 7an, Stefan Osiecki eta Jan Szczepanski.

Izena

Pissis baino lehen, Nacimientos del Jagüe eta Pillanhuasi (kitxuaz: Pillanhuasi) izenak izan zituen. Gaur egungo izena, Comisión Chilena de Exploración del Desierto delakoak jarri zion 1885ean, Pierre Joseph Aimé Pissis frantziar geografoaren omenez.

Ezaugarriak

Pissis mendia Argentinan dago osorik, Catamarca (iparraldean) eta La Rioja (hegoaldean) probintzien arteko mugan. Eskualde horretan munduko sumendirik garaienak daude:

Andeetako mendilerroa eta Atacamako basamortuaren artean kokatuta dagoenez, eskualdeko klima lehorra da oso, eta ia ez du elurrik.

Igoerak

Stefan Osiecki eta Jan Szcepanski poloniar mendizaleak izan ziren Pissis mendiaren gailurrera iristen lehenbizikoak, 1937ko otsailaren 7an[1].

Erreferentziak

  1. Pissis, monte. montipedia.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.