Pirinioko Erromatar Eskola

Pirinioko Erromatar Eskola (gaztelaniaz: Escuela Romana del Pirineo) Bilbon 1920ko hamarkadaren hasieran Kale nagusiaren Lyon d'Or kafearen hizketaldian biltzen zen intelektual batzuk ziren.

Ramón Basterraren monumentua Bilbon.

Ramón Basterrak sortua, talde elitista eta aristokratiko osatzen zuten: Rafael Sánchez Mazas, Pedro Mourlane Mitxelena, Luis Antonio de Vega, Fernando de la Quadra-Salcedo, José Félix Lekerika, Jacinto Mikelarena, Pedro Egillor, Joaquín Zuazagoitia, Gregorio Balparda Adolfo Guiard eta Julián Tellaetxe.

Izenak kontrakoa dioen arren, intelektualen bilera informal besterik ez zen, Parisko École romaneren antzeko ikuspegi klasizista eta italierazalea dutenak. Askotan, Hermes aldizkarian azaltzen zituzten bere gogoetak.

Miguel Unamuno eta 98ko belaunaldiaren ideologia erregenerazionistan haziak, Italiarekin bere loturek faxismo jaioberrira lotu zituzten eta asko Falange Españolan sartu ziren. Gerra Zibilean denek matxinoen alde egin zuten, nahiz eta gero batzuk boteretik urrun izan.

Bibliografia

  • Díaz Plaja-Guillermo. La poesía y el pensamiento de Ramón de Basterra. Juventud, Bartzelona, 1941.
  • Rodríguez Puértolas, Julio. Historia de la literatura fascista española. Madril, 2008. ISBN 978-84-460-2954-0.
  • Duplá Ansuategui, Antonio. El clasicismo en el País Vasco: Ramón de Basterra, EHU.
  • Carbajosa, Mónica y Pablo. La corte literaria de José Antonio. La primera generación cultural de la Falange, Bartzelona, Crítica, 2003. ISBN 978-84-8432-843-8.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.