Piramideetako gudua
Piramideetako gudua Napoleon Bonaparteren agindutara zegoen Egiptoko frantziar armadaren eta, garai hartan, Otomandar Inperioaren probintzia zen Egiptoko mamelukoen artean. , 1798ko uztailak 21ean gertatu zen. Gudu honetan, Napoleonek abian jarri zuen koadroetako eraketa.
Piramideetako gudua | |||
---|---|---|---|
Napoleondar Gerrak | |||
Data | 1798ko uztailaren 21a | ||
Lekua | Embabeh, Kairotik gertu Egipto | ||
Koordenatuak | 30°05′N 31°12′E | ||
Emaitza | Frantsesen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1798ko uztailean, Napoleon Kairorantz zihoan Alexandria inbaditu eta hartu ondoren. Bidean, mamelukoen bi armada ikusi zituen piramideetatik 15 kilometrotara eta Kairotik 6ra bakarrik. Mamelukoen agintariak Murad Bey eta Ibrahim Bey ziren, eta zalditeria boteretsua zuten. Mamelukoek, frantziarrak baino gehiago ziren arren, teknologia oso primitibo bat zuten, ezpatak, arkuak eta geziak baino ez zituzten. Eta hori nahikoa ez balitz, bere armada Nilo ibaiak zatitua geratu zen, Murad Embabehn lubakitua eta Ibrahim zelai zabalean geratu zirelarik.
Napoleon, benetako balioren bat zuen tropa egiptoar bakarra, zalditeria zela konturatu zen. Berak, bere kargu, zalditeria urria zuen, eta, armada osoari dagokionez, egiptoarrena bi edo hiru aldiz handiagoa zen. Eta, beraz, defenditzera behartua zegoela ikusi zuen, bere armada koadro hutsetan eratuz, horietako bakoitzaren erdian, artileria, zalditeria eta ekipaiak zeudelarik, honela, mamelukoen zalditeriaren erasoa, laguntzako artileriaren suarekin sakabanatuz. Orduan, Embabehko egiptoar kanpamendua eraso zuen, egiptoar armada ihesean jarriz.
Gudu honen ondoren, Frantziak, Kairo eta Behe Egipto lortu zituen. Bere zalditeria ospetsuaren porrotaren berri izan ondoren, Kairoko armada mamelukoa Siriara joan zen, berrantolatzera. Gudu honek, amaiera jarri zion mamelukoen Egiptoko 700 urteko agintaldiari. Hasera bikain hau gora-behera, 10 egun beranduago, frantziar armadak Horatio Nelsonen britainiar armadaren aurka porrota jasan zuen Niloko guduan, honela, Ekialde Ertaina konkistatzeko Napoleonen asmo eta itxaropenak zapuztuz.
Biografia
- A. Hugo, France Militaire Histoire des armées françaises de terre et de mer de 1792 à 1833, t. 2, Delloye, Paris, 1835
- L.A. Thiers, Histoire de la révolution française, t. 10, 1834