Pipi

Pipiak (Anobiidae) koleopteroen ordenako intsektuen familia bat dira, bereziki horien larbek zura zulatu egiten dutelako ezagunak, pipi-hautsa edo zuhirina sortuz.

Pipi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
SuperfamiliaBostrichoidea
Familia Anobiidae
Fleming, 1821
Azpibanaketa
Ikusi testua
Artikulu hau intsektuen familiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pipi (argipena)».

Intsektu txikia eta kolore ilunekoa da, beldar egoeran dagoenean zur landua jaten duena. Pipiak beldar egoeran daudenean zur landua janez elikatzen dira, eta altzarietan kalte handiak egiten dituzte. Pipi-amak zuraren pitzaduretan erruten ditu arrautzak; ondo leundutako zurak nekezago izaten du beraz pipia. Egurra jaten duten pipi motarik ezagunenak Anobium punctatum, gorputza ile labur finez estalia duen intsektu txikia eta kolore ilunekoa, Anobium pertinax eta Ptinus fur, beldar zuri grisaxka duena, dira.

Familiak honako taldeak ditu:

  • Anobiinae Kirby, 1837
    • Anobium Fabricius, 1775
    • Gastrallus Jacquelin du Val, 1860
    • Hadrobregmus Thomson, 1859
    • Microbregma Seidlitz, 1889
    • Oligomerus Redtenbacher, 1849
    • Priobium Motschulsky, 1845
    • Stegobium Motschulsky, 1860
  • Dorcatominae Thomson, 1859
    • Anitys Thomson, 1863
    • Caenocara Thomson, 1859
    • Dorcatoma Herbst, 1792
    • Stagetus Wollaston, 1861
  • Dryophilinae LeConte, 1861
    • Dryophilus Chevrolat, 1832
    • Grynobius Thomson, 1859
  • Ernobiinae Pic, 1912
    • Episernus Thomson, 1863
    • Ernobius Thomson, 1859
    • Ochina Sturm, 1826
    • Xestobium Motschulsky, 1845
  • Eucradinae Le Conte, 1861
    • Hedobia Dejean, 1821
  • Ptilininae Shuckard, 1840
    • Pseudoptilinus Leiler, 1963
    • Ptilinus Müller, 1764
  • Ptininae Latreille, 1802
    • Eupauloecus Mulsant & Rey, 1868
    • Gibbium Scopoli, 1777
    • Mezium Curtis, 1828
    • Niptus Boieldieu, 1856
    • Pseudeurostus Heyden, 1906
    • Ptinus Linnaeus, 1767
    • Sphaericus Wollaston, 1854
    • Trigonogenius Solier, 1849
  • Xyletininae Gistel, 1856
    • Lasioderma Stephens, 1835
    • Xyletinus Latreille, 1809

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.