Piperrada
Piperrada euskal sukaldaritzan haragia edota arrainarekin bat zerbitzatzeko ohikoa den platera da. Bere izenak ongi dioen arabera osagari nagusi bezala piperra du.

Piperrada.
Kazola batean barazki eta ortuari ezberdinak gorritu arte egostean datza. Barazki ezberdinak erabili litezke baina piperra ezinbestekoa da. Erabiltzen diren osagarrietako batzuk honako hauek dira:
- Piper berdea
- Piper gorria (Ipar Euskal Herrian Ezpeletako piperra)[1] erabili ohi da.
- Tipula
- Tomatea
Kazolari arrautza bat gehitu eta hau mamitu ondoren lehen plater bezala ere zerbitzatu liteke.
Plater honen osagaien koloreek ikurrinaren koloreen parekideak dira.[1]
Erreferentziak
- Larousse, 804. orr.
Bibliografia
- Larousse Gastronomique (1998). Paris: Larousse-Bordas. ISBN 2-03-507300-6
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.