Pipa-belarri

Pipa-belarria (Pleurotus dryinus) onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jateko modukoa da, zahartzean larrukara bihurtzen da. Ez da oso ohikoa.

Pipa-belarria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaPleurotus
Espeziea Pleurotus dryinus
P.Kumm., 1871

Deskribapena

Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, lehenik ganbila, gero zabaldua edo zahartzean apur bat hondoratua, azal zurixka edo grisaxka, errezel unibertsalaren ezkata ilupadunekin, okre-arre kolorekoa, zahartzean desagertzen dena.

Orriak: Estu samar, oso dekurrenteak, zuriak, baina zahartzean horitzen direnak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Eszentrikoa, okertua, lodia, gogorra, betea, zuria, baina zahartzean horitzen dena, gaztetan errezel unibertsalaren hondakinen eraztun batez apaindua dago, laster desagertzen den eraztun txiki baten antzekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, zuria, usain eta zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron", "otos" hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita esan nahi du. Dryinus epitetoa grekotik dator, "dryos" hitzetik, hau da, arte hitzetik. Bere habitata hostozabalak direlako.

Jangarritasuna

Oso gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara bihurtzen baita.[3]

Nahasketa arriskua

Zaila da Pleurotus generoko beste espezie batzuekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, hostozabalen enborretan, batez ere pagoetan.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 20 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 460 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 175 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 261 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.