Pio XII.a

Pio XII.a[1] (latinez: Pius PP. XII), jaiotzez Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli Graziosi (Erroma, 1876ko martxoaren 2a - Castel Gandolfo, Vatikano Hiria, 1958ko urriaren 9a), Eliza Katolikoko 260. Aita santua izan zen 1939ko martxoaren 2tik bere heriotzaren egunera arte.

Pio XII.a


260. Aita santu

1939ko martxoaren 2a - 1958ko urriaren 9a
Pio XI.a - Joan XXIII.a
Kolegio Kardenalizioko kamarlengoa

1937ko abenduaren 13a - 1939ko martxoaren 2a
Lorenzo Lauri (en) Itzuli - Raffaele Rossi (en) Itzuli
Chamberlain of the Apostolic Chamber (en) Itzuli

1935eko apirilaren 1a - 1939ko martxoaren 2a
Pietro Gasparri - Lorenzo Lauri (en) Itzuli
Archpriest of the Basilica di San Pietro in Vaticano (en) Itzuli

1930eko martxoaren 25a - 1939ko martxoaren 2a
Rafael Merry del Val (en) Itzuli - Federico Tedeschini
Kardinal Estatu Idazkaria

1930eko otsailaren 7a - 1939ko martxoaren 2a
Pietro Gasparri - Luigi Maglione (en) Itzuli
kardinal

1929ko abenduaren 16a -
Apostolic Nuncio to Prussia (en) Itzuli

1926ko ekainaren 22a - 1929ko abuztuaren 19a
baliorik ez - Cesare Orsenigo (en) Itzuli
apostolic nuncio to Germany (en) Itzuli

1920ko ekainaren 22a - 1929ko abenduaren 16a
baliorik ez - Cesare Orsenigo (en) Itzuli
artzapezpiku titular

1917ko apirilaren 23a -
Elizbarrutia: See of Sardis (en) Itzuli
Apostolic Nuncio to Bavaria (en) Itzuli

1917ko apirilaren 20a - 1925eko ekainaren 8a
Giuseppe Aversa (en) Itzuli - Alberto Vassallo di Torregrossa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli
JaiotzaErroma, 1876ko martxoaren 2a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1876ko martxoaren 2a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1958ko urriaren 9a)
HeriotzaCastel Gandolfo, 1958ko urriaren 9a (82 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
San Petri basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaFilippo Pacelli
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
LeinuaPacelli Family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaL.G.S Ennio Quirino Visconti (en) Itzuli
Pontifical Roman Seminary (en) Itzuli 1901)
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
(1894 - 1895)
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
(1895 - 1896)
Hezkuntza-mailalaurea (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
alemana
latina
ingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Vatikano Hiria
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Pontifize-Akademia
Santutegia
Urriaren 9
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0691068 Musicbrainz: 4122f615-3303-4141-88f0-10fddea75a85 Discogs: 1976346 Find a Grave: 8420 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Teologiako eta Zuzenbide Kanonikoko ikasketak egin zituen Unibertsitate Gregoriarrean eta 1899an, apaiz egin ondoren, Vatikanoko estatuko idazkaritzan sartu zen. Artzapezpiku egin zuten 1917an eta, Bavariako nuntzio izan ondoren, Berlinen izan zen sei urte geroago. 1929an kardinal izendatu zuten eta Erromara itzuli zen Pio XI.aren estatu idazkari izateko. Kargu horretan Europako zenbait herrialderekin itunak edo konkordatuak izenpetu zituen, besteak beste III. Reicharekin (1933).

1939an hautatu zuten Aita santu eta Pio XII.a izena hartu zuen aurreko Aita santuaren omenez. Lehen hilabeteetan Bigarren Mundu Gerra geldiarazten saiatu zen eta gerra garaian nazionalsozialismoaren eta faxismoaren gehiegikeriak salatu zituen, jarrera ofiziala neutraltasunezkoa hartu bazuen ere. Laguntza Batzorde Pontifikala sortu zuen, gerrak eragindako sufrimenduak arintzeko.

Gerra amaitutakoan, idazki eta mezu ugari bidali zituen komunikabideetara kristauen munduari jarrera moralari buruzko gida bat eskaintzeko eta, besteak beste, komunismoaren aurkako jarrera oldarkorra erakutsi zuen. Kardinalen kolegioan italiarren botere absolutua ezabatu zuen 1946an; ordutik aurrera italiarrak gehien izan diren arren, kultura eta herrialde askotako kardinalak egon izan dira. Teologiaren arloari dagokionez Bibliaren azterketa bultzatu eta dotrinaren desbideraketak gaitzetsi zituen Humani generis entziklikaren bidez (1950). XX. mendean ex cathedra dogma definitu zuen Aita santu bakarra izan zen; izan ere, 1950ean, Munificentissimus Deus konstituzio apostolikoaren bidez, Mariaren Jasokundea dogma zela aldarrikatu zuen (katoliko orok sinistu beharreko egia errebelatua).

1958ko urriaren 9an hil zen, bihotzekoak jota. Paulo VI.ak hasi zuen haren beatifikazio prozesua, 1965ean, eta 2000ko irailean Joan Paulo II.ak Beneragarri titulua eman zion (dohatsu izendatu aurreko azken etapa).

Kaleak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio XII.a Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.