Pinudi-ziza marroi

Pinudi-ziza marroia (Tricholoma pessundatum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pinudi-ziza marroia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma pessundatum
Quél., 1872
Mikologia
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urdail-esteetako sindrome larria eragiteko arriskua duen Tricholoma toxikoenetako bat da.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, berehala laua, titi apur batekin, ertz inkurbatuekin. Eguraldi hezean azal likatsua, kakao kolorekoa, marroi-gorrixka, Tricholoma ustale delakoaren antzekoa, zain erradialekin eta orban ilunagoekin zipriztinduta.

Orriak: Eskotatuak, nahiko estu, zuriak, tartekatutako orritxoekin.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, betea, solidoa, haritsua, zurixka, goiko aldean ezkata zuriagoak ditu, eta arrez koloreztatzen da, pixkanaka, oinarritik hasita.

Haragia: Zuria, pixka bat arrosa oinaren oinarrirantz. Usaina eta zaporea irinaren atzekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Pessundatum epitetoa berriz latinetik dator, azken beltz egoeran nago, azken beltz egoerara noa, esan nahi duen "pessundo" hitzetik.

Toxikotasuna

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Tricholoma fracticum delakoarekin, hau gorriagoa da eta ez du irin usainik. Tricholoma populinum espeziearekin, hau jangarria da eta makaletan bakarrik ateratzen da. Tricholoma ustaloides perretxikoarekin, honek oso azal likatsua du. Azala likatsu samarra duen Tricholoma batschii ere antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean, koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Argentina, Txile, Hegoafrika.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 178 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 293 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 296 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 158 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.