Pintxo-poteo
Pintxo-poteoa Euskal Herrian XXI. mendearen hasieratik zabaldutako ostalaritzako ekimena da, non edari bat kontsumitzearen truke pintxo txiki bat ere eskaintzen den, prezio merkean.
2003. urteko maiatzeko lehen ostegunean Gasteizko merkatarien elkarte batek Barriken Ibilbidea izeneko ekimena jarri zuen abian, pintxoa eta edaria biltzen zituen eskaintza konbinatu merkeari forma emanez. 2004an Gasteizko Gorbeia kaleko ostalariek ekimena bere egin zuten eta ostegunero eskaintzen hasi ziren.[1]
Urteak igaro ahala, ekimena Gasteizko beste auzo batzuetara hedatu zen, eta Gasteiztik Euskal Herriko beste hainbat hiri eta herrietara. Ohiturak bultzada handia izan zuen Atzerakada Handiaren garaian -2008.urtetik aurrera- tabernariek bezeroak erakarri eta udalek hiri eta herrietako kale-giroa berpitzarazi nahi izan zutenean.
Erreferentziak
- Enogastronomia. Hiri gozo-gozo baten inguruko gida. Vitoria-Gasteiz Turismo & Convention Bureau, 11 or..