Pintura akriliko

Pintura akrilikoa[1] pigmentuak polimero akrilikozko emultsio batean dituen pintura da.[2] Uretan disolbagarriak badira ere, lehortu ondoren erresistenteak dira. Lehortzearen azkartasunagatik nabarmentzen da bereziki. Halaber, lehortzean tonua zertxobait aldatzen da, olioan baino gehiago. Pintura akrilikoa XX. mendearen lehen erdikoa da, eta Italian eta Estatu Batuetan garatu zuten aldi berean.

Pintura akriliko
Margoa eta emultsioa
Artikulu hau pinturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «akriliko».

"Latex" emultsioko polimerizazio bidez lortutako polimeroen izen arrunta da, eta ingurune jarraitu batean polimero partikula oso txikien dispertsio koloidalak dira. Latexa arkitekturako pinturen fabrikazioan aplika daiteke, baina baita zurerako itsasgarrietan (kola binilikoa), papererako pinturetan edo zementu eta hormigoirako gehigarri gisa ere.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2018]
  2. Euskalterm: [Zurgintza Hiztegia] [2020]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.