Pintore kalea (Gasteiz)
Gasteizko Pintore kalea Alde Zaharrean dago. Herri hizkeran Pinto kalea izenez ezaguna da.
Pintore kalea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′52″N 2°40′12″W |
![]() | |
Kokapena
Alde Zaharraren ekialdeko magalean dago. Errege Atea kalean hasten da eta Santa Maria kantoiraino iristen da. Hortik aurrera Santo Domingo kalea hasten da. San Frantzisko Xabierkoaren eta Santa Ana kantoiek zeharkatzen dute kalea.
Luzera
470 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 63 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 94raino.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1256 urtean sortu zen kalea. Hasieratik izan zuen egun duen izena.
Kale honetan jaiotako pertsonai ezagunak
Azpiegiturak
Kale honetatik igarotzen da Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko Ekialdeko arrakala automatikoa, San Frantzisko Xabierkoaren kantoian.
Trafikoa
Oinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak.
Bitxikeriak
Kale hau aipatzen da Potato taldearen La gente rula abestian.
Erreferentziak
- .