Pinta (softwarea)
Pinta software libreko irudi editorea da, GNOME komunitateko boluntario talde batek garatua. Irudi editore sinple eta erabilerraza bat behar dutenentzat da egokia, intuitiboa eta berehala erabiltzen hasteko modukoa. Irudiak editatzeko, marrazteko eta pintatzeko software erakargarria eta erabilerraza sortzeko asmoarekin egin zen.
Pinta | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2010 |
Azken bertsioa | 2.1.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C Sharp |
Irakur dezake | Linux eta Plataforma-anitz |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | X11 license (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai (Ikus Librezale: Pinta) |
(Ingelesez) Pinta proiektua | |
Iturri-kodea | https://github.com/PintaProject/Pinta |
Aplikazioak gordetzeko memoria gutxi behar du, 30 bat MB.
Aplikazioa lehen aldiz 2010-02-07 eman zen argitara.
C Sharp programazio lengoaia erabilita egindako softwarea da.
Bilbe editore grafikoa, raster editore grafiko, oso sinple eta erabilgarria da.
Bat-batean erabiltzen hasteko moduko software intuitibo eta erabilerraza sortzen saiatu ziren eta urtetan arrakasta izan dute. Munduko hainbat Eskoletan, ikastetxetan, unibertsitatetan-eta asko erabiltzen den software librea da.
Ikus, baita
- Bilbe editore grafikoa.
- KolourPaint, Pinta honen antzekoa KDE komunitateak garatua.
- Tux Paint Pinta honen antzekoa GNOME komunitateak garatua. Umeengan pentsatuz sortutako aplikazioa.
- Microsoft Paint Pinta honen antzekoa Microsoft Windowserako sortua.
- MacPaint Pinta honen antzekoa Apple Macintoshrako sortua.
- Deluxe Paint Pinta honen antzekoa Amigarako sortua.
- Pixel art.
- Pocket Paint, Pinta honen antzekoa Windows CErako sortua.
- XPaint, Pinta honen antzekoa Unix eta X11rako sortua.
- Microsoft Fresh Paint
- GIMP.
- GrafX2.