Pinotxa-kolibia min

Pinotxa-kolibia mina (Strobilurus tenacellus edo Collybia tenacella) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta mikatza, ez du sukalderako balio.

Pinotxa-kolibia mina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaStrobilurus
Espeziea Strobilurus tenacellus
Singer, 1962

Deskribapena

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da titi txiki batekin. Azal leuna du, ez likatsua, okre koloretik marroi ilunera doana.

Orriak: Zurixkak, estu samar, nahiko lodiak, sabeldunak, libretik sinuadoetara doazenak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Mehea, lerdena, barnehutsa, kapelaren kolore berekoa edo argixeagoa, goiko aldea zurixka du, sustrai antzeko bihurgunetsu eta iletsuarekin eta oso errotuta pinu edo izeien pinaburuetan.

Haragia: Hutsala, zaila, elastikoa, zuria, usaingabea eta zapore mingotsekoa.[2]

Etimologia: Strobilurus terminoa grekotik dator, ziba, pinaburu, esan nahi duen "stróbilus" hitzetik eta pinaburuen isatsa esan nahi duen, "ourá" hitzetik. Hau da, pinaburuen zurtoinetan hazten dena. Tenacellus epitetoa, zaila, esan nahi duen "ténax" hitzaren txikigarritik dator. Bere haragi zail eta elastikoagatik.

Jangarritasuna

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua

Strobilurus stephanocystis oso antzekoa da, mikroskopikoen bidez bereizten dira bereziki. Baeospora myosura ere pinaburuetan ateratzen da.

Sasoia eta lekua

Lurperatutako pinaburuetan hazten da. Pinus sylvestris, Pinus nigra eta Pinus mugo pinuetan.[4]

Banaketa eremua

Europa, Errusia, Asia (Japonia eta Jordania)

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 251 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 260 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.