Pina Bausch

Phillippina Pina Bausch (Solingen, Alemania, 1940ko uztailaren 27a - Wuppertal, Alemania, 2009ko ekainaren 30a) dantzari modernoa, koreografoa, dantza irakaslea eta ballet zuzendaria izan zen. Dantza-antzerki berritzaileenaren sortzailea eta ballet modernoaren dantzaririk onenetariko bat. Ikasketak amaitutakoan, New American Ballet eta Metropolitan Opera House Ballet taldeekin egin zuen dantza, New Yorken. 1973an, bere konpainia sortu zuen, Tanztheater. Wuppertal hiriko operaren balleta ere zuzendu zuen. Koreografiaren arloan, hauek dira Pina Bauschen lanik aipagarrienak: Ifigenia Tauriden (1974), Orfeo eta Euridize (1975), Zazpi bekatu nagusiak (1976), Palermo, Palermo (1990), Wissenland, (2000), Für die Kinder von Gestern, Heute und Morgen (2002), Ten Chi (2004), Rouh Out (2005). 1983an, Federico Felliniren E la nave va filmean parte hartu zuen.

Pina Bausch
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilippine Bausch
JaiotzaSolingen, 1940ko uztailaren 27a
Herrialdea Alemania
HeriotzaWuppertal, 2009ko ekainaren 30a (68 urte)
Hobiratze lekuaWuppertal
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Ronald Kay (en) Itzuli  (1980 -  2009)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFolkwang University of the Arts (en) Itzuli
Juilliard School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Kurt Jooss
Antony Tudor
José Limón (en) Itzuli
Trude Pohl (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, ballet-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

pinabausch.de eta pinabausch.org
IMDB: nm0062471 Allocine: 15044 Allmovie: p4645
Musicbrainz: ef3da73b-4e29-4027-9731-362d68e42ce3 Discogs: 2211848 Find a Grave: 38917278 Edit the value on Wikidata

Hastapenak

Pina Bausch Solingenen jaio zen, Düsseldorf inguruan. Gonbidatuen geladun jatetxe bateko jabe ziren August eta Anita Bauschen hiru seme alabetatik gazteena izan zen.

Bizitza pertsonala

Bausch, Rolf Borzik alemaniarrarekin ezkondua zen, 1980an leuzemiaz zendu zen arropa diseinatzailearekin. 1981ean Ronald Kay bizi osorako izango zen bikote bilakatu zen, Bauschen seme Salomonen aita izango zena.

Ibilbide profesionala

Bausch gazterik hasi zen dantzan. 1955. urtean, 14 urte besterik ez zituela Essengo Folkwangschulen sartu zen, garaian Alemanian influentziarik handieneko koreografo zen Kurt Joossek zuzendua, Alemaniako dantza espresionistaren sortzaileetariko bat.

1959. urtean graduatu ondoren, 1960.ean Bauschek Alemania utzi zuen diru-laguntza bati esker New Yorkeko Juilliard eskolan bere ikasketekin jarraitzeko. Bere irakasleen artean Antony Tudor, José Limón, eta Paul Taylor zeuden. Handik gutxira hasi zen Bausch Tudorrekin Metropolitan Opera Ballet Companyn eta Paul Taylorrekin New American Balleten dantzan. 1960.ean Taylor Spoletora (Italia) Tablet bere lan berria aurkeztera gonbidatua izan zenean Bausch berarekin eraman zuen. New Yorken Paul Sanasardo eta Donya Feuerren dantza konpainian ere parte hartu zuen, hauekin 1961. urtean zehar bi pieza desberdinetan elkarlanean aritu zelarik.

1962an, Bauschek Jooss-ren Folkwang Ballett Company berriarekin bat egin zuen hainbat lanetan parte hartu zuelarik. 1968an, bere lehen lana koreografiatu zuen, Fragment, Béla Bartókren musikarekin. 1969.ean Jooss zuzendari artistiko gisa ordezkatu zuen.

Tanztheater Wuppertal Pina Bausch

1972. urtean, Bausch Wuppertal Opera Balletean zuzendari artistiko gisa hasi zen lanean, gerora Tanztheater Wuppertal Pina Bausch bezala berrizendatua izango zenean. Konpainiak lan original ugari ditu errepertorioan eta baita munduan zeharreko etengabeko birak ere.

Bere dantza-antzerki lanik entzutetsuenen artean Café Müller (1978) malenkoniatsua, non dantzariak eszenatokian mahai eta aulkien aurka kolpatzen diren eta Rite of Spring (1975) hunkigarria daude, non eszenatokia lurrez beterik zegoen.

Gizon eta emakumeen arteko elkarrekintza bere lanean sarritan aurki daitekeen gaia da, Pedro Almodovarrek zuzenduriko Talk to her filmerako inspirazio izan zena, ikus-entzule gehiagorengana hurbilduz. Bauschren piezak elkarrizketa eta ekintza unitate txikiz osatuak daude, askotan izate surrealistaz. Errepikapena estrukturarako tresna garrantzitsua da. Bere multimedia ekoizpen anitzek sarritan eszenatoki landu eta musika eklektikoa darabiltzate. Vollmonden, eszenatoki erdia amildegi harritsu eta erraldoi batek hartua dago, eta soinu bandak musikak portugesetik hasi eta K. D. Langeraino ibilbidea egiten du.

1983an, Federico Felliniren And the Ship Sails On filmean La Principessa Lherimiaren papera antzeztu zuen. The Tanztheater Wuppertanl Pina Bauschek Los Angelesen egin zuen bere estatubatuar debuta, 1984ko Olympic Arts Festivaleko irekiera emanaldian.

Bere lana 1973tik aurrera

  • 1973 Fritz
  • 1973 Iphigenie auf Tauris
  • 1974 Zwei Krawatten
  • 1974 Ich bring dich um die Ecke und Adagio – Fünf Lieder von Gustav Mahler
  • 1975 Orpheus und Eurydike
  • 1975 Frühlingsopfer
  • 1976 Die sieben Todsünden
  • 1977 Blaubart – Beim Anhören einer Tonbandaufnahme von Béla Bartóks Oper „Herzog Blaubarts Burg“
  • 1977 Komm tanz mit mir
  • 1977 Renate wandert aus
  • 1978 Er nimmt sie an der Hand und führt sie in sein Schloss, die anderen folgen
  • 1978 Café Müller
  • 1978 Kontakthof
  • 1979 Arien
  • 1979 Keuschheitslegende
  • 1980 Ein Stück von Pina Bausch
  • 1980 Bandoneon
  • 1982 Walzer
  • 1982 Nelken
  • 1984 Auf dem Gebirge hat man ein Geschrei gehört
  • 1985 Two Cigarettes in the Dark
  • 1986 Viktor
  • 1987 Ahnen
  • 1989 Palermo Palermo
  • 1991 Tanzabend II
  • 1993 Das Stück mit dem Schiff
  • 1994 Ein Trauerspiel
  • 1995 Danzón
  • 1996 Nur Du
  • 1997 Der Fensterputzer
  • 1998 Masurca Fogo
  • 1999 O Dido
  • 2000 Wiesenland
  • 2000 Kontakthof – 65 urtetik goragoko dantzariekin
  • 2001 Água
  • 2002 Für die Kinder von gestern, heute und morgen
  • 2003 Nefés
  • 2004 Ten Chi
  • 2005 Rough Cut
  • 2006 Vollmond
  • 2007 Bamboo Blues
  • 2008 Sweet Mambo
  • 2008 Kontakthof – 14 urtetik goragoko dantzariekin
  • 2009 …como el musguito en la piedra, ay si, si, si …

Sari eta ohoreak

Bauschek jasotako sarien artean Erresuma Batuko Laurence Olivier saria eta Japoniako Kyoto saria daude. 2008an Frankfurt am Maingo hiriak Goethe sari entzutetsuarekin saritu zuen. 2009an American Academy of Arts and Sience-ek ohorezko atzerritar kide izendatu zuen.

Urte berean, Bausch Wim Wenders film-zuzendariarekin elkarkidetzan hasi zen Pina izeneko 3D dokumental batean. Filmea, Berlinalen estreinatua izan zen 2011an.

Bauschren zenbait lan 2012ko ekaina eta uztailean zehar taularatuak izango dira Londreseko 2012ko Joku Olinpikoen aurretik jazoko diren Olinpiada Kulturalean zehar. Lan hauek 1986 eta 2009 artean Bausch bisitatu eta egotera gonbidatua izan zen munduan zeharreko 10 toki desberdinetan sortuak izan ziren - India, Brasil, Palermo, Hong Kong, Los Angeles, Budapest, Estanbul, Santiago, Erroma eta Japonia. Lan hauetarik zazpi ez dira sekulan Erresuma Batuan ikusiak izan.

Heriotza

Bausch 2009ko ekainaren 30ean hil zen Wuppertalen, Alemania, biriketako minbiziaz 68 urte zituela, urte askoan erretzaile izanagatik. Heriotza minbizia diagnostikatu eta bost egunetara gertatu zen, Wim Wendersen dokumentalaren grabaketa hasi baino bi egun lehenago. Pina dokumentala, 2011 bukaeran estreinatua izan zen Estatu Batuetan, Pina Bauschen memorian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pina Bausch Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.