Pin-up

Pin-up, ingelesez "ormatik zintzilik", baita ere egutegiko neska, argazkilaritza eta marrazkilaritzaren genero erotikoa da non gehien batean emakumeak, aktore ezagunak normalean, itxura inozoz eta kamerari begira, agertzen diren. Askotan agurtzen ari dira. Irudi hauek masiboki zabaldu ziren aldizkarien azaletan, publizitatean, komikietan eta egutegietan.[1] XX. mendeko bigarren hamarkadan, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan, arrakasta handia izan zuten, baita ere Bigarren Mundu Gerran soldaduen artean. Esan behar da nahiko matxistak direla eta agertzen diren emakumeak objektu moduan aurkeztuak direla. Ez dira irudi pornografikotzat hartzen baina, hala ere, herrialde batzuetan debekatuta daude.[2]

Patrick Hittek marraztutako Pin-up.

Ezaugarri batzuk

Generoko lanek zenbait ezaugarri amankomun izaten dituzte:[3]

  • Begien inguruko makillajea, generalean beltza, goiko aldetik luzatzen dena begi tarratuen zentzazioa emanez.
  • Ezpainak ilunez oso margotuak, probokatzaileak.
  • Azal argiak ez oso belztuak.
  • Eskote zabalak, lepoak bistan utziz.
  • Gonak edo prakak oso estuak.
  • Takoi luzeko zapatak.
  • Ligeta-eustekoak bistan edo iradokituak

Pin-up marrazkilari batzuk[4]

1890

1930-1970

  • Joyce Ballantyne (1918-2006), Ameriketako Estatu Batuetako marrazkilari eta margolaria, haren pertsonai ezagunean the Coppertone girl izan zen.
  • Earle K. Bergey (1901-1952), AEBkoa.
  • Zoe Mozert (1907-1993), AEBkoa.
  • Gil Elvgren (1914-1980), AEBkoa.
  • Art Frahm (1907-1981), AEBkoa.
  • George Petty (1894-1975), AEBkoa.
  • Alberto Vargas (1896-1982), Peruko margolaria.
  • Mel Ramos (1935- ), AEBkoa.
  • John Willie (1902-1962), AEBkoa.
  • Guillermo Divito (1914-1969), marrazkilari argentinarra.

1970-2000

  • Alain Asln, margolari frantziarra.
  • Philippe Brtet, marrazkilari belgikarra.
  • Denis Sire, marrazkilari frantziarra.
  • Liver Vne, marrazkilari frantziarra
  • Hajime sorayama, marrazkilari japoniarra.

Irudien galeria

Pin-ups ezagunak

Pin-up komikietan.
Tatuaje bat.
1920. urteak
  • Bebe Daniels
  • Billie Dove
  • Jetta Goudal
  • Phyllis Haver
  • Bessie Love
  • Barbara La Marr
  • Colleen Moore
  • Mae Murray
  • Nita Naldi
  • Pola Negri
  • Anita Page
  • Gloria Swanson
  • Lilyan Tashman
  • Alice White
1930. urteak
1940. urteak
1950. urteak
1960. urteak
1970. urteak
1980. urteak
1990. urteak
2000. urteak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.