Pilules bleues
Pilules bleues (euskaraz: «Pilula urdinak») Frederik Peetersek egindako komikia da, kutsu autobiografikoa duena, zuri-beltzez egindakoa eta 2001ean kaleratua Atrabile argitaletxearekin (2003an Astiberrik gazteleraz argitaratu zuen eta 2016ean euskaraz, gehigarriekin).
Pilules bleues | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Frederik Peeters |
Argitaratze-data | 2001 |
Argitaletxea | Q2869611 ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | autobiografia |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Laburpena
Istorioa egilearen maitasun harreman bati buruzkoa da, Cati aspaldiko lagunarekin edukitakoa. Neskak HIESa dauka, eta 3 urteko umea, gaixorik halaber. Bikoteak hausnartzen du gaixotasunari eta beste sentimendu batzuei buruz, hala nola errukia maitasunaren aurka, heriotzaren aurreko beldurra, aitatasuna eta abar.
Sariak
- Jules Töpffer Saria (Geneve, 2001).
- Alph'Art polonais Saria, frantsesezko albumik onena (Angoulême, 2002).
- Atzerriko lanik onenaren Sarirako izendatua (Barcelona, 2005).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.