Pilono
Pilonoa (grezieratik ρυλον, pylon, "ataria") piramide moztu formako eraikin bat da, harresi sendoen eran, bikoteka altxatuak, Antzinako Egiptoko tenpluen sarrera nagusiaren alboetan daudenak, bien artean utzitako espazioan dago sarrera atea.
Bere tamaina eta garrantziaren arabera, euren aurretik, dromos edo esfinge pasabide bat, bi obelisko, estatua edo zutoihalak egon daitezke. Euren atzean, orokorrean, ageriko patio handi bat dago, bere alboetako batzuetan arkupeak dituztelarik. Eraikin trinkoak diren arren, pasabideak eta eskailerak izaten dituzte euren mantenurako. Erremate gisa, euren tontorrean gola bat zuten. Euren paramentuak, faraoien balentriak edo gai mitologikoak kontatzen zituzten baxuerliebe polikromatuekin apaintzen ziren.
Monumentalenak eta tamaina handiena dutenak, Karnaken daude, Egiptoko Inperio Berritik aurrera altxatuak.
|
(transliterazioa: bḫnt)
Irudiak
- Luxorreko tenplua
- Isisen tenpluko lehen pilonoa, Philae
- Isisen tenpluko bigarren pilonoa, Philae
- Edfuko pilonoa