Piloneko entzierroa

Piloneko entzierroa Faltzesen egiten duten 800 metroko lasterketa bitxia da, eta aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan egiten da. Alde batean, mendiko horma dago, eta, bestean, sakana.[1] 1920. urtean hasi ziren Faltzesen mendiko entzierroak egiten.[2]

2009ko piloiaren entzierroa.

Nievako Ama Birjinaren omenez egiten diren herriko jaiak ospatu bitartean (9 egun abuztuaren azkenaurreko igandetik kontatzen hasita), eta umeentzako egunean izan ezik, antolatzen dute. Entzierroan bigantxak erabiltzen dira. Ekitaldia goizeko bederatzietan hasten da, nahiz eta ordu eta erdi lehenago, entzierrotxoa izaten den (bigantxak entzierroa hasten den tokira eramaten dituztenean).

Bigantxak ibilbidearen hasierara eramatean, jendea isilik egoten da, eta herritarrek muinoaren goialdetik ikusten dute dena. Goizeko bederatzietan, herriko gazteak ibilbidean jarri, eta txupinazoa jaurtitzean, bigantxak aske uzten dituzte eta entzierroa hasten da. Gazteek Leringo antzinako bidean zehar korritzen dute, alde batean mendia, eta beste aldean amildegia dutela. Askotan, bigantxaren bat amildegian behera erori eta aske geratzen da, eta zauritu ugari izaten da urtero.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.