Pilates

Pilates metodoa, edo bakunki pilates Joseph Hubertus Pilatesek XX. gizaldian sortutako soin- eta gogo-trebaketa sistema da. Pilatesek metodoa soinketa, traumatologia eta yoga ezagutzetan oinarrituta sortu zuen, bizitasuna eta gihar-indarra gogoaren kontrolarekin, arnasketarekin eta erlaxamenduarekin uztartuz.

Hasiera batean, Pilatesek kontrologia izena eman zion, soina kontrolatzeko gogoa erabiltzea azpimarratzen baitu, bai eta elkarren arteko oreka eta batasuna bilatzea ere. Metodoa barne-giharrak garatzean ardaztuta dago, soinaren orekari eusteko eta bizkarrezurrari egonkortu eta irmotzeko. Hori dela-eta, pilates-metodoa birgaitze-terapietan oso erabilia da, esaterako, bizkarreko mina saihestu eta sendatzeko. Mundu osoan zehar egiten da, eta gero eta ospe handiagoa dauka, musika-, zinema-, dantza- edota kirol-arloetako pertsona ospetsu ugarik egiten dutelako.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.