Pilarrenea

Pilarrenea Idiazabalgo etxe bat da, Demetrio Jauregialtzo herriko seme indianoak eraikitako indiano-etxea. 21. mendean Idiazabalgo udalaren zerbitzu ezberdinen egoitza da: adinekoentzako eguneko zentroa, jatetxea eta hainbat ekintzatarako erabiltzen den kultur aretoa daude bertan kokatuta[1].

Pilarrenea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIdiazabal
Koordenatuak43°00′39″N 2°14′05″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1910
Arkitektura
EstiloaEuskal estiloko arkitektura

    Neobasko deituriko estiloan egindako etxea da, terraza handiarekin eta sarrerako arku dotoreekin. Kanpoaldean, lorategi zabala du; koniferoak, platanoak edota palmerak aurki daitezke bertan, beste landare batzuekin batera.

    Jauregialtzo 1870. urtean jaio zen Idiazabalen, eta 16 urte zituela abiatu zen Argentina aldera. Aberastu egin zen, eta Argentinan bertan Pilar Gastaminza tolosarrarekin ezkondu zen. Idiazabalera itzuli zirenean, indiano etxea eraiki zuten 1910ean, eta emaztearen omenez, Pilarrenea izena jarri zion.

    Erreferentziak

    1. «Pilarrenea etxeak 100 urte bete ditu» Goierriko Hitza 2020-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.