Pilar Zabala Agirre

Maria Pilar Zabala Agirre (Legazpi, Gipuzkoa, 1951ko urriaren 13a) Ikerlari, idazle eta Mexikoko Universidad Autónoma de Yucatán (Yucatángo Unibertsitate Autonomoa)ren irakaslea da. Kantabriako Unibertsitatearen Historia Doktorea da; haren espezialitateak XVI. mendeko Gaztelako Erresumaren zerga sistema eta Ameriketako kolonia historia dira. Halaber, 1936ko Espainiako Gerra Zibilak eragindako euskal erbestearen ikerlaria da, Hamaika Bide Elkartearen partaidea izanik.

Artikulu hau ikerlariari eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pili Zabala».
Pilar Zabala Agirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pilar Zabala Aguirre
JaiotzaLegazpi, 1951ko urriaren 13a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaMexiko
Hezkuntza
HeziketaKantabriako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lantokia(k)Donostia

Biografia

Halabeharrez Legazpin jaioa, laster familiarekin batera Donostiara joan zen. Gipuzkoako hiriburan haurtzaro eta nerabetasuna eman zuen. Ondoren Santanderrera joan zen eta hango unibertsitatean, Historia eta Geografia espezialitatean, Filosofia eta Letretako lizentzia eskuratu zuen. 1991an, José Ignacio Fortea irakaslearen zuzendaripean, Política fiscal y Administración de Alcabalas en la Corona de Castilla en el Siglo XVI ikerketa-lanarekin doktorego tesia burutu zuen.[1] 1999tik Yucatángo Unibertsitate Autonomoaren irakaslea da. Gaur egun Meridan bizi da.

Obra[2]

Liburuak

  • Las alcabalas y la hacienda real en Castilla: siglo XVI. Santander: Kantabriako Unibertsitatea, 2000. ISBN 13: 9788481022292.

Elkar-lanean idatzitako liburuak

  • Vera Tiesler eta Andrea Cucina irakasleekin batera: Natives, europeans, and africans in colonial Campeche. History and Archaelogy. Florida (Ameriketako Estatu Batuak): University Press of Florida, 2010.
  • Vera Tiesler irakaslearekin batera: Orígenes de la sociedad campechana. Vida y muerte en la ciudad de Campeche durante los siglos XVI y XVII. Merida: Yucatángo Unibertsitate Autonomoaren edizioak, 2012.
  • Pedro Miranda Ojeda, Genny M. Negroe eta Guadalupe del C. Camara egileekin batera: Élites, familia y honor en el Yucatán Colonial. Secretaría Cultura y Artes del Gobierno del Estado de Yucatán - Yucatángo Unibertsitate Autonomoa, 2015. ISBN: 978-607-9405-56-4. 287 or.

Artikuluak liburuetan

  • "Fiscalidad y sociedad en la cornisa cantábrica durante el reinado de Felipe II".Antonio Mantecón Movellán (koord.): De peñas al mar: sociedad e instituciones en la Cantabria moderna. Santander: 1999. ISBN 84-86993-31-8. 27-45 or.
  • "La palabra de Aurora Arnaiz". Jose Ramon Zabala (koord.): Non zeuden emakumeak? La mujer vasca en el exilio de 1936. Donostia: Saturraran, 2007. ISBN 978-84-934455-2-2. 495-518 or.
  • "El pensamiento y la práctica pedagógica en Aurora Arnaiz Amigo". José Ángel Ascunce, Mónica Jato eta María Luisa San Miguel: Exilio y Universidad (1936-1955), II.liburuki. Donostia: Saturraran, ISBN 978-84-934455-4-6. 1245-1258 or.
  • "Isotopic Studies of Human Skeletal Remains from a Sixteenth to Seventeenth Century AD Churchyard in Campeche, Mexico". Egile batzuk: Current anthropology: A world journal of the sciences of man. ISSN 0011-3204, Nº. 4, 2012. 396-433 or.
  • "La presencia africana en Yucatán. Siglos XVI y XVII". [Vera Tiesler]] eta Pilar Zabala: Orígenes de la sociedad campechana. Vida y muerte en la ciudad de Campeche durante los siglos XVI y XVII. Merida: Ediciones de la Universidad Autónoma de Yucatán, 2012. 195-224 or.

Artikuluak aldizkarietan

  • "Esclavitud, asimilación y mestizaje de negros urbanos durante la Colonia". Arqueología mexicana. "Las raíces africanas en México” monografikoa. ISSN 0188-8218, 21. liburuki, 119.zk. (urtarrila-otsaila), 2013. 36-39 or.
  • “Fuentes para el análisis de las prácticas funerarias en el Nuevo Mundo, siglos XVI-XVIII". Temas antropológicos: Revista científica de investigaciones regionales, ISSN 1405-843X, 22.liburuki, 2.zk, 2000, 190-207 or.
  • "Fuentes para el estudio de los sacrificios humanos en la época colonial". Temas antropológicos: Revista científica de investigaciones regionales, ISSN 1405-843X, 31.libuurki, 1.zk, 2009. 5-21 or.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.