Pilar Lorengar

Pilar Lorengar (Jaiotza-izena: Pilar Lorenza García ; Zaragoza, 1928ko urtarrilaren 16a - Berlin, 1996ko ekainaren 2a) espainiar opera-abeslaria izan zen.

Pilar Lorengar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Lorenza García Seta
JaiotzaZaragoza, 1928ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBerlin, 1996ko ekainaren 2a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Pilar Lorengar
Genero artistikoamusika klasikoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPolydor Records

IMDB: nm0520621 Musicbrainz: 98b4bef4-d04c-4eca-9f7e-592f6c13dff7 Discogs: 838932 Allmusic: mn0000009088 Edit the value on Wikidata

Bartzelonako Musika Kontserbatorioan kantu-ikasketak egin zituen. Madrilen Angeles Ottein ezagutu zuen, eta harekin hasi zen lanean. 1949an hasi zen antzokietan agertzen, zarzuelako kantari gisa. 1951n Bartzelonako kantu-lehiaketa bat irabazi ondoren, soprano gisa hasi zen kantatzen, eta bere ahotsa mundu osoan eman zen ezagutzera. Paris, Londres, New York, San Francisco, Chicago, Viena, Munich, Berlin eta beste leku askotan kantatu zuen. 1959an Berlingo Deutsche Operen kantatu zuen lehen aldiz; han bizi izan zen hurrengo urteetan, eta alemaniar herritartasuna hartu zuen. Espainian ez zuen abestu 1987 arte. Mozarten operak interpretatu zituen gehienbat, baina baita Verdi, Txaikovski, Weber, Wagner, Beethoven, Granados eta Fallarenak ere. 1990ean Arteetako Asturias Printzea saria eman zioten. Urte horretan bertan utzi zion antzokietan agertzeari, eta 1991n Lieder kantak jendaurrean abesteari. Operan interpretatu zituen rol aipagarrienak hauexek dira: Desdemona (Otello), Alice Ford (Falstaff), Violeta (La Traviata), Pucciniren Butterfly, Tosca eta Mimi heroiak, eta Mozarten hainbat pertsonaia nagusi, hala nola Kondesa eta Kerubin (Figaroren ezteiak operan), Pamina (Txirula Miragarria operan), Ilia (Idomeneon) eta Dorabella (Cosí fan tutten).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.