Pilar Arostegi

Pilar Arostegi Santiago (Gasteiz, Araba, 1944ko otsailaren 6a - Gasteiz, Araba, 2006ko urtarrilaren 16a) gasteiztar agirizaina zen, Gasteizko Udal Artxiboko lehenengo emakumezko artxibozaina. 2007ko urtarrilaren 17an, Gasteizko Udalak "Pilar Arostegi" izena eman zion Udal Artxiboari, 30 urtez udal-agirizaina izandakoaren omenez.[1]

Pilar Arostegi

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1944ko otsailaren 6a
Herrialdea Araba
HeriotzaGasteiz, 2006ko urtarrilaren 16a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina eta artxibozaina

Biografia

Gasteizko Sagrado Corazón de Jesús ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 1970ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean.

Lan ibilbidea

Bere lehen etapa profesionalean Sagrado Corazón de Jesús ikastetxean eta Nafarroako Unibertsitatean irakaskuntzan jardun zuen. 1965ean oposizio-lehiaketa bidez Gasteizko Udalean sartu zen administrari laguntzaile lanetan.

Artxibozain, liburuzain

Artxibo-zereginetan egindako lehen urratsak Antonio Mañuecok gidatu zituen, eta harekin elkarlanean jardun zuen Arabako Lurralde Historikoko Artxiboan, Gasteizko Liburutegi Publikoan eta Foru Liburutegien Koordinazio Zentroan. Esperientzia profesional horrek eta bere espediente akademiko bikainak hiriko Artxibozain kargua betetzen zuen lehen emakumea izatea ahalbidetu zuten. 1972ko abuztuaren 3an artxibozain-liburuzain lanetarako kontratatu zuen Udalak. 1974ko martxoaren 1ean plazaz jabetu zen.[2] 1972tik 2006an hil zen arte, Gasteizko Udal Artxiboko buru izan zen. [3]

Arostegi Artxiboaren buru jardun zuen hiru hamarkadatan. Bere garapena nabarmena izan zen, bai bere funtsen bolumenari dagokionez – bi lekualdaketa egin behar izan baitzituen– , bai emandako zerbitzuen konplexutasunari eta aniztasunari dagokionez. Horrek erronka profesional garrantzitsuei aurre egitera behartu zuen, hala nola: dokumentuen kudeaketaren modernizazioa, tresna informatikoak ezartzea, Udaleko Tokiko Ikasketa eta Liburutegi Teknikoen sustapena, antolaketa eta deskribapen bibliografikoa [4] abian jartzea. Atal Grafikoak [5] eta Argazki Atalak ,[6] herritarrei, ikerlariei eta Udalari berari zerbitzatzea helburu nagusi duen artxiboa.[7] [8] Bildumen azterketa zehatzekin " Arabako artxiboen eta argazki bildumen errolda-gida " argitaratu zuen 1988an. [9]

Gasteizko Udal Buletinaren argitalpena zuzendu zuen 1973 [10] eta 1977 [11] artean. “Gasteiz Erdi Aroan” azterketa Historikoen I. Kongresuaren Antolakuntza Batzordearen parte izan zen. Hiriaren sorreraren 800. Urteurrena ospatzeko bere akten edizioa koordinatu zuen. [12] [13] [14] Inoiz gauzatu ez zen Hiri Museoa sortzeko proiektuan ere parte hartu zuen, [15] baita kultur eta hezkuntza jarduera ugaritan ere. [16]

Artxiboa

Pilar Arostegi artxiboa, Gasteiz

Pilar Arostegui Santiagok historia eta kultura gizarte-ondasun hartzen zituen, eta horrek zentzua ematen zion artxibo-lanari. Bere esanetan:

Artxibo bat iturburu duen erakundearen eta harekin harremana duten herritarren eskubide eta betebeharren bermea da. Bestalde, kulturaren ikuspegitik, artxibo batek bermatzen digu hiri eta kolektibo garen aldetik nortasun propioa dugula, ez beste toki batzuek izan dezaketena baino hobea, ez okerragoa, baina desberdina. Hori guztia, nor garen, non gauden eta norantz goazen zehaztu duten kokapen geografikoak, ekonomiak eta bilakaera historikoak eraginda”.[17]

Pilar Arostegik, ikerketa historikoko lanak egin dituzten pertsonek haren lan isila ezagutu dute. Giza gaiekiko eta gizarte-arazoen ardura zuen, eta aktiboki lan egin zuen helburu humanitarioak zituzten hainbat erakundetan. Aldi berean, bizimodu zorrotza eta konprometitua izan zuen.[18][19]

Argitaratutako lanak

Hauexek dira bere lan batzuk:[20]

  • 1988an " Arabako artxiboen eta argazki bildumen errolda-gida ".

Koordinatzaile

  • 1982an Vitoria en la Edad Media. Azterlan Historikoen I. Biltzarraren aktak, hiri horretan 1981eko irailaren 21etik 26ra, sortu zeneko 800. urteurrena ospatzeko. Pilar Arostegi Santiagok koordinatzaile. Gasteizko Udala. ISBN 84-500-8052-5 

Lankidetzan

  • 2003an El Patrimonio Bibliográfico del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz. Udal-artxiboa eta haren ikerketa historikoaren eta tokiko azterketen liburutegia. Euskal Ondare Bibliografikoari buruzko I. Mintegia: Antso Jakituna Fundazioa, Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 10 eta 11, 2005. Pilar Arostegi Santiago. 233-238 or. ISBN 84-457-2315-4

Aintzatespenak

Erreferentziak

  1. Gasteizko Udala. Artxiboaren historia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-02).
  2. BOE. Aspirante admitida a la plaza de archivera/bibliotecaria. .
  3. M.J.M.. (7 de noviembre de 2015). El Ayuntamiento pierde a su archivera.Pilar Aróstegui, más de tres décadas poniendo el Archivo Municipal al alcance de todos. .
  4. Archivo Municipal del Ayuntamiento de Vitoria. Biblioteca de Investigación Histórica y Estudios Locales. .
  5. Archivo Municipal del Ayuntamiento de Vitoria. Sección Gráfica. .
  6. Archivo Municipal del Ayuntamiento de Vitoria. Sección de Fotografía del Archivo Municipal de Vitoria. .
  7. M.J.M.. (7 de noviembre de 2015). El Ayuntamiento pierde a su archivera.Pilar Aróstegui, más de tres décadas poniendo el Archivo Municipal al alcance de todos. .
  8. Ayuntamiento de Vitoria. Historia del Archivo. .
  9. Txantiloi:Cita libro
  10. Ayuntamiento de Vitoria. (1973). Boletín Municipal de Vitoria. .
  11. Ayuntamiento de Vitoria. (1977). Boletín Municipal de Vitoria. .
  12. «Vitoria en la Edad Media: programa: 21 al 26 de septiembre de 1981» Congreso de Estudios Históricos 1981.
  13. Txantiloi:Cita libro
  14. Orella, José Luis. (1982). Vitoria en la Edad Media: actas del I Congreso de Estudios Históricos celebrado en esta ciudad del 21 al 26 de septiembre de 1981, en conmemoración del 800 aniversario de su fundación.. .
  15. Ayuntamiento de Vitoria. (1977). Boletín de Información Municipal. .
  16. M.J.M.. (7 de noviembre de 2015). El Ayuntamiento pierde a su archivera.Pilar Aróstegui, más de tres décadas poniendo el Archivo Municipal al alcance de todos. .
  17. Diaz de Mendibil, Ismael. (2001). En el Archivo Municipal de Vitoria tenemos kilómetro y medio de documentación. Euskonews & Media 111.
  18. Aróstegui, Pilar. Ahora se investiga el lado humano de la historia. .
  19. M.J.M.. (7 de noviembre de 2015). El Ayuntamiento pierde a su archivera.Pilar Aróstegui, más de tres décadas poniendo el Archivo Municipal al alcance de todos. .
  20. (Gaztelaniaz) «Pilar Aróstegui Santiago» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.