Pilar Alonso Ibañez

María Pilar Alonso Ibáñez (Markiz, Araba, 1937ko urriaren 21a) etnografoa, historialaria, idazlea, poeta eta pedagogoa da.

Pilar Alonso Ibañez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Alonso Ibáñez
JaiotzaMarkiz, 1937ko urriaren 21a (86 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, historialaria, idazlea eta poeta

Biografia

Jaio eta urtebetera, bere familia Gasteizera joan zen bizitzera. Haurtzaroan eta gaztaroan, bere aitona-amonen herrira joan zen, Pipaonera, eta leku hori bihurtu zen bere bigarren etxea eta ikerketa etnografiko guztien jatorria.

Ibilbidea

Pipaongo erritu eta ohiturak berreskuratzeko zuen irrika nekaezinak Pipaoni buruzko era guztietako dokumentazioa ikertzera eraman zuen, bertako, udaletako zein probintziako artxibo historikoetan gordetakoetara.Etniker Euskalerria taldearekin harremanetan jarri zen, garai hartan parrokoa zen José Antonio González Salazar jaunaren bidez, eta hark ikerketa etnografikora bultzatu zuen. Ordutik aurrera, bere lan etnografikoa Pipaon herrian inkesta etnografikoa aplikatzera bideratu zuen, emaitzak Euskal Herriko Atlas Etnografikora ekarriz bere ikerketa kanpaina guztietan.

1980an Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen. 1989ko maiatzaren 31n aurkeztu zuen bere sarrerako lana, Fosilak, arkeologia, tradizioa eta Pipaonen historia izenburuarekin. 1981ean Usatxi dantza taldea jarri zuen martxan. Pipaongo Usatxi Kultur Elkarteko lehen arduraduna izan zen. Elkarte honen jardueren artean, paper nabarmena izan zuen ohitura eta tradizioen berreskurapenean: Dantzak, El Cachupín eta San Rokeko sua, Arrontxitako erromeria, Loza, Lagran eta Pipaonen arteko Gurutze eguna, Sahagi erreketa, Arran diana..

1994ko ekainaren 18an, La Alondra Alegre de Pipaón[1] ezizenarekin ezaguna Pilar Alonsoren amets handienetariko bat bete zen: Pipaongo Usatxi Etnografia Museoaren inauguratu zen.[2] Berak Pipaonen bildu eta gordetako pieza etnografikoen bildumaren emaitza.

2008an Parteras y comadronas liburua aurkeztu zuen. Liburu honetan 1925etik laurogeita hamarreko hamarkadara arteko parteren elkarrizketak eta argazkiak bildu zituen.

Lanak

Ikerketa etnografikoak

  • La Regla de Pipaón
  • Título de Villazgo
  • Arcas de Misericordia
  • Ordenanzas Municipales
  • Fósiles, arqueología
  • Tradición e historia de Pipaón
  • Parteras y comadronas[3]

Literatura

  • Las Andanzas de Camila (2005) haur jolasen oroitzapenak.
  • Palabras de amor (2003) Poema-liburua.
  • Las mujeres de mi barrio. Gasteizko bere haurtzaroko auzoari buruzko liburua, non gerra osteko hainbat emakumeren bizitza deskribatzen den.
  • Hainbat artikuluren egilea da prentsan eta aldizkarietan, hala nola Ocón, Mendialdea, Dantzariak eta abarretan, eta Historia eta Antropologiari buruzko jardunaldi eta topaketetan parte hartzen du, betiere Arabako Mendialdeko Pipaón herri txiki eta interesgarriari buruzko bere ezagutzak erakutsiz.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La Alondra Alegre de Pipaon.» Gaceta Municipal de Vitoria-Gasteiz.
  2. (Gaztelaniaz) «Museo Etnografico de Pipaon» La conservación de la memoria El Pais.
  3. (Gaztelaniaz) María Pilar Alonso. Argitalpenak. (Noiz kontsultatua: 2020-03-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.