Pilaf

Pilaf (jatorrizko japonieraz ピラフ edo Purafu ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Serieko lehen bilaua da. Ia inoiz ez zaizkio bi laguntzaile baino gehiago ikusi:

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Pilaf
ピラフ edo Purafu
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 715. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 2. liburukia, 18. atala (manga)
Dragoi Bolako 1. atala (animea)
Garrantzia Bigarren mailako pertsonaia
Pisua 32 kg
Arraza Munstroa
Senideak
  • Mai (menpekoa)
  • Shu (menpekoa)
Ahotsa Japonia Shigeru Chiba
Euskal Herria Felix Arkarazo (1-13 atalak), Mikel Martinez (Zapi Gorridun Armadaren sagan), Joxe Felipe Auzmendi (Baba Igarlea eta Satan Bihotz Txikiren sagan)


Ezaugarriak

Altuera txikiko munstro[1] urdina da. Izaki despota bat da, besteak torturatzeko gauza bere flatulentziagatik. Musu bat airera botatzea pertsona batek egin dezakeen gauza erotikoena deritzo.

Biografia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pilafek 34 urte zituen gutxi gorabehera Dragoi Bolen bila hastea erabaki zuenean, munduko errege absolutu izatea eskatu nahi baitzion Shenroni. Bere menpekoak Dragoi Bolen bila zebilen beste taldeari (Goku eta lagunak) hauek lapurtzen saiatu ziren, baina hauek lortzeko izan zuten era bakarra taldea bere gazteluan harrapatzea izan zen. Gokuk Kame Hame Ha batez paretan zulo txiki bat egin eta Oolong banpiro bilakatuta kanpora atera ahal izan zen Errege Handiak baino lehen desioa eskatzeko: kuleroak.

Dragoi Bolak berriz ere aktibatu zirenean hauen bila abiatu ziren untzi izugarri batean, eta nahiz eta Shuk Idi Deabru engainatzea lortu, Silver Koronelak behartu zituen Dragoi Bola ematera. Hala ere, ez zuten etsi.

Gokuk eta lagunek Upa berpizteko 6 Dragoi Bola zituztenean 7.a ezkutatu zuen kutxa berezi batean eta Babaren Jauregiko borrokan espiatu zituen. Hemen saiyaren ahulgunea zein zen jakin zuten: buztana. Baina 3 robot handirekin Gokuren aurka borrokatu zirenean buztanik ez zuela konturatu eta erraz garaituak izan ziren.

Etsita, Satan Bihotz Txiki askatzea erabaki zuen (garai batean izua zabaldu zuena munduan) berarekin batu eta mundua menperatzeko; baina honek ez zuen halako asmorik erakutsi eta hegazkinetik bota zituen. Antza bizirik iraun zuten.

Hamarkadetan zehar ez zen ezer berririk jakin beraietaz, 41 urte geroago Ahalguztidunaren Jauregira iristea lortu eta Erabateko Dragoi Bolak aurkitu zituzten arte. Beraien zoritxarrerako Goku Oobekin entrenatzen ari zen bertan. Honek aurkitu eta deskuiduan Shenron Gorriari Goku berriz haur bilakatzeko eskatu zion, hala erraz garaituko zutelakoan. Gero Gokuk 10 urteko baten gorputzaz erraz garaitu zituen.

Crossover-ak

Pilafek Cross Epoch istorioan agerraldi txiki bat du. Hau Akira Toriyama eta Eiichiro Odak idatzitako atal bakarreko istorio motza da. One Piece eta Dragoi Bolako beste zenbait pertsonaiarekin ageri da.

Erreferentziak

  1. Daizenshū 4. liburukia World Guide-n argitaratua, 69. orrialdea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.