Pikutara
Pikutara Euskal Herriko musika talde bat da. Ska, Reggaea edota rockaren bidezko protesta letrak ditu. Naturaren defentsan, soldaduskaren kontra, euskal preso politiko eta Gudarien alde, edota maitasuna dira Pikutararen letretako gaiak, besteak beste. 1988 inguruan eratu zen talde hau eta maketa bat kaleratu zuten: 88-91 maketa. Taldekideak, Oiartzungoak, Hondarribiakoak, Goizuetakoak eta Astigarragakoak dira.
Pikutara | |
---|---|
Fitxategi:Pikutara azala.jpg Pikutararen maketaren azala | |
Datuak | |
Jatorria | Errenteria-Hondarribia-Oiartzun-Goizueta-Astigarraga |
Musika mota | Rock, Ska, Reggae |
Instrumentuak | Txalaparta, teklatua, gitarra, bateria, baxua |
Urteak | 1988 - gaur egun |
Taldekideak | |
Unai, Gorka, Iker, Txefo, Eneko, Miren, Haritz eta Ekain. |
Behin abeslaria, Unai, lanean ari zela, ezbehar bat gertatu zitzaion, andamio bat jausi omen zitzaion alegia. Ondorioz, oroimena galdu zuen eta taldea bertan behera geratu zen. Harrezkeroztik, oroimena berreskuratzen aritu da, eta 2006an kontzertuak eskaintzeari ekin zuen taldeak, nahiz eta musikaren kalitatea ez izan garai batekoa. 2007an maketaren abesti batzuk aldatu ondoren lehenengo diska kaleratu zuten, Agur eta Ohore.
Taldearen berezitasuna txalaparta da, aski ezaguna Gudarien eguna abestian.
Taldekideak
Diskografia
- 88-91 maketa
- Agur eta Ohore