Pikotx

Pikotxa edo pikatxoia altzairu edo burdinazko barra batez eta zurezko kirten batez osatutako lan tresna da.

Punta eta formoidun pikotxa zurezko kirtenarekin.

Lur gogorretan zulatzeko eta harriak apurtzeko erabiltzen da batez ere, baita nekazaritza lanetan ere, Peruko pikotx artisaua bezala.

Ezaugarriak

Altzairuzko zati bat, 60 cm luze eta 5 cm zabal, eta zurezko kirten bat ditu, zati metalikoari perpendikularra dena. Zati metaliko hau, puntan amaitzen da muturretako batean, eta laua da, ertz zabal eta moztailearekin bestean. Puntan amaitzen den muturra, lur gogorretan eta harriak dituztenetan erabiltzen da, mutur zabala lur bigunetan hondeatzeko eta zokorrak kentzeko erabiltzen den bitartean.

Zapa-pikotxa edo punta eta paletaduna, mutur zabala, ohiko pikotxak baino zabalagoa duenari esaten zaio.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.