Pietro Torrigiano
Pietro Torrigiano (Florentzia, 1472-Sevilla, 1528) italiar eskultorea eta pintorea izan zen.
Pietro Torrigiano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1472ko azaroaren 24a (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Sevilla, 1528 (egutegi gregorianoa) (55/56 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: execution (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Mugimendua | Florentine School (en) ![]() |
![](../I/San_Jer%C3%B3nimo_penitente_001.jpg.webp)
San Jeronimo, Sevillako Arte Ederren museoan
Biografia
Michelangeloren ikaskidea izan zen, eta Erroman lan egin zuen Alexandro Borgia Aita Santuarentzat. Londresen Henrike VII.aren eta bere emaztearen estatuak zizelatu ondoren, Sevilla hartu zuen bizilekutzat. Aipagarriak dira haren Ama Birjina Haurrarekin eta San Jeronimo eskulturak. Eragin handia izan zuen, besteak beste, Velázquez eta Zurbarán pintoreengan. Inkisizioak eskultorea atxilotzeko agindua eman zuen, eta espetxean hil zen nahiz eta bere heriotzaren inguruko bertsio desberdinak izan.
Francisco de Goya berreskuratu eta aldarrikatu zuen eskultore honen obra.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Italieraz):Vita di Torrigiano, scultor fiorentino, Giorgio Vasariren testua.
- (Italieraz):La vita di Benvenuto Cellini, fiorentino
- (Gaztelaniaz):"Muerte de Torrigiano", José Mª Rodríguez de Losadaren testua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.