Pietro Nenni

Pietro Nenni (Faenza, Italia, 1891ko otsailaren 9a - Erroma, Italia, 1980ko urtarrilaren 1a) italiar politikaria eta kazetaria izan zen.

Pietro Nenni

biziarteko senatari

1970eko azaroaren 25a - 1980ko urtarrilaren 1a
Atzerriko Arloetako ministroa

1968ko abenduaren 13a - 1969ko abuztuaren 6a
Giuseppe Medici - Aldo Moro

Italiako Errepublikako diputatua

1968ko maiatzaren 30a - 1970eko azaroaren 24a
Hautetsia: 5th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italiako Ministro Kontseiluko Presidenteordea

1964ko uztailaren 22a - 1966ko otsailaren 22a
Italiako Ministro Kontseiluko Presidenteordea

1963ko abenduaren 4a - 1964ko uztailaren 21a
Italiako Ministro Kontseiluko Presidenteordea

1963ko abenduaren 4a - 1968ko ekainaren 24a

Italiako Errepublikako diputatua

1963ko maiatzaren 9a - 1968ko ekainaren 4a
Hautetsia: 4th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1958ko ekainaren 6a - 1963ko maiatzaren 15a
Hautetsia: 3rd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1953ko ekainaren 15a - 1958ko ekainaren 11
Hautetsia: 2nd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1948ko apirilaren 27a - 1953ko ekainaren 24a
Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en) Itzuli
Atzerriko Arloetako ministroa

1946ko urriaren 18a - 1947ko otsailaren 2a
Alcide de Gasperi - Carlo Sforza
Vicepresident of the Council of Ministers of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1945eko abenduaren 10a - 1946ko uztailaren 13a
minister for Constituent Assembly of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1945eko abuztuaren 15a - 1946ko ekainaren 13a
baliorik ez - baliorik ez
member of the Constituent Assembly of Italy (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPietro Nenni
JaiotzaFaenza, 1891ko otsailaren 9a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1891ko otsailaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1980)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma, 1980ko urtarrilaren 1a (88 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, diplomazialaria eta partisanoa
Lantokia(k)Erroma
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Graduakabo
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista

Biografia

Laborari-familia batean sortu zen eta oso gazte zela sozialismoak erakarri zuen. Avanti alderdi sozialistaren egunkariaren zuzendaria izan zen 1926 arte. Urte hartan Mussolinik egunkaria debekatu zuen eta Nennik Frantziara erbesteratu behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibilean esku hartu zuen Nazioarteko Brigadetan. 1942an Vichyn atxilotu zuten eta Italian preso eduki zuten 1943 arte.

Ondorengo urtean bere alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten bigarrenez. Lehen Ministrorde (1945-1946) eta Kanpo Arazoetarako ministroa (1946-1947) izan zen. Alderdiaren ezkerreko hegaleko buru izanik, komunistekin lankidetzan jardutearen aldekoa izan zen, harik eta 1956an sobietarren gudarostea Hungarian sartu zen arte. Harrezkero, demokrata kristauekin batera gobernatzearen alde azaldu zen. 1968-1969an Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen, eta Lehen Ministrorde Aldo Mororen gobernuetan (1963-1969). Alderdiaren gidaritza utzirik (1969), bizi guztirako senatari izendatu zuten 1970ean; 1979an Senatuko lehendakari hautatu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.