Pierre Waldeck-Rousseau
Pierre-Marie-René Waldeck-Rousseau (Nantes, Frantzia, 1846ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1904ko abuztuaren 10a) politikaria izan zen. Abokatua zen lanbidez. 1879tik aurrera Frantziako Alderdi Errepublikanoko diputatu izan zen. Gambettaren agintaldian Frantziako Barne Arazoetako ministro izan zen (1881), eta kargu bera izan zuen Ferryren gobernuan (1883-1885). 1899an gobernuburu hautatu zuten, eta gobernu errepublikazale anitza eratu zuen.
Pierre Waldeck-Rousseau | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1899ko ekainaren 22a - 1902ko ekainaren 7a ← Charles Dupuy - Émile Combes →
1898ko otsailaren 15a - - Charles Expert-Bezançon (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Nantes, 1846ko abenduaren 2a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Corbeil-Essonnes, 1904ko abuztuaren 10a (57 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||||||||
Heriotza modua | : pankreako minbizia | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Marie Waldeck-Rousseau (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Opportunist Republicans (en) |
Waldeck-Rousseauren agintaldian, Dreyfus afera berriz aztertu ondoren, Dreyfus aske uztea erabaki zen, eta besteren artean, amnistia orokorra eman zuen eta elkarteak arautzen zituen lege bat jarri zuen indarrean, sindikatuen sorrera eta erlijio-elkarteen antolakuntza bideratu zuena. 1902an berriro hautatu zuten gobernuburu, baina eritasun larri bat zela eta kargua utzi behar izan zuen berehala.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.