Pierre Prüm
Pierre Prüm (Troisvierges, 1886ko uztailaren 9a - Clervaux, 1950eko otsailaren 1a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1925eko martxotik 1926 uztailera.
Pierre Prüm | |||||
---|---|---|---|---|---|
1925eko martxoaren 20a - 1926ko uztailaren 15a ← Émile Reuter - Joseph Bech →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Troisvierges (en) eta Troisvierges (en) , 1886ko uztailaren 9a | ||||
Herrialdea | Luxenburgo | ||||
Heriotza | Clervaux (en) , 1950eko otsailaren 1a (63 urte) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, legelaria, abokatua eta epailea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | K.A.V. Lovania Leuven (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | erromatar katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Independent National Party (en) |
Anaiarekin batera ikasi zuen Lovainako Unibertsitatean eta biak elkartu ziren anaitasun katoliko batera.
Abokatu gisa lan egin zuen politikan sartu aurretik, Eskuineko Alderdiko diputatu gisa. 1918an alderdi hura utzi eta Alderdi Independente Nazionala sortu zuen.
1925ean lehen ministro izendatu zuten, inongo alderdiren gehiengorik gabeko hauteskundeen ondoren. Frantziara politikoki hurbildu zen eta Locarnoko itunei esker herrialdeak nazioarteko arbitraje-funtzioak bete ahal izan zituen. Neurri sozialak ere onartu zituen, sozialisten babesarekin.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten alemaniarrekin kolaboratzea egotzita.