Pierre Larousse
Pierre-Athanase Larousse (Toucy, Frantzia, 1817ko urriaren 23a - Paris, Frantzia, 1875eko urtarrilaren 3a) frantses pedagogoa, entziklopedista eta argitaldaria izan zen.
Pierre Larousse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toucy, 1817ko urriaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1875eko urtarrilaren 3a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria Grave of Pierre Larousse (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Historia Naturalaren Museoa Conservatoire National des Arts et Métiers Collège de France |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa, hizkuntzalaria, argitaratzailea, editorea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Éditions Larousse Q3152811 (1848 - 1851) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Goi-ikasketako eskola bateko zuzendaria zen, eta gerora, ama-hizkuntza ikasteko berrikuntzak ekarri zituen zenbait pedagogia-obra eman zituen argitara: Traité complet d'analyse grammaticale (1850), Traité complet d'analyse et de synthèse logique (1852), Jardin des racines grecques et latines (1858-1860), etab. 1852. urtean, Librairie Larousse argitaletxe eta liburu-denda arrakastatsua sortu zituen. Grand Dictionnaire universel du XIXe siècle izan zen haren obra nagusia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.