Pierre Lallement

Pierre Lallement (Pont-à-Mousson, Nancytik gertu, Frantzian, 1843ko urriaren 25a - Boston, 1891ko abuztuaren 29a) batzuen ustez bizikletaren asmatzailea da.

Pierre Lallement

Bizitza
JaiotzaPont-à-Mousson, 1843ko urriaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBoston, 1891ko abuztuaren 29a (47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Jasotako sariak

1862an, 19 urte zituela, Nancyn (Frantzia) haur-kotxeak egiten ari zela, Lallementek norbait ikusi zuen "zurezko zalditxo" (draisina) batekin ibiltzen, eta bere ibilgailua eraikitzeko ideia izan zuen, baina aurreko gurpileko abatzean biradera bat eta pedal batzuk zituen transmisio bat gehituta. Horrela, lehen bizikleta sortu zuen.

Lehen urteak

Pierre Lallement Parisera joan zen 1863an, dirudienez, Olivier anaiekin elkarlanean, zeinek bere asmakuntzan potentzial komertzial handia ikusi zuten. Oliviertarrek elkarte bat osatu zuten Pierre Michauxekin, Lallementen diseinuan oinarritutako bi gurpileko belozipedo bat pilaka ekoizteko. Bizikleta hauek 1864ko Lallementen diseinua edo Pierre Michauxek egindako beste bat erabili bazuten, gai eztabaidagarria da. Lallement Michauxen langile bihurtu bide izan zen denbora labur batez.

Karrera Estatu Batuetan

Pedalez bultzatutako bizikletaren jatorrizko patentea, Pierre Lallementek aurkeztua. AEBko patentea, zk. 59,915 1866ko azaroaren 20an emandakoa

Lallement Frantziatik atera zen 1865eko uztailean, eta Estatu Batuetara joan zen, Ansonian (Connecticut) ezarriz, non bere bizikletaren bertsio hobetua sortu zuen. 1866ko apirilean pedaldun bizikletentzako lehen patente estatubatuar bakarra erregistratu zuen, azaroan eman zitzaiona. Londresko Denis Johnsonek eraikitako draisinaren oso antzeko ibilgailua erakusten du patentearen diseinuak. "S" itxurako koadroarekin, ezberdintasun bakarra pedalak eta biradera gehitzea da, eta altzairuzko tira mehe bat egitea koadroan, zela muntatzen den malguki gisa jardunez, gidatze erosoagoa ahalbidetzeko. Bere ibilgailuaren ekoizpenean interesa zuen fabrikatzaile estatubatuar bat gabe, Lallement Parisera itzuli zen 1868an, Pierre Michauxen bizikletak, lehen aldiz Frantzian, bizikletaren moda (Bike boom) sortzen ari zirenean, Europa osoan eta Estatu Batuetan zabaldu zen gogo bizia. Lallement berriz ere Estatu Batuetara itzuli zen 1880. urtea baino lehen, patente-urraketa kasu baten data izan zena, non Albert Augustus Pope demandatzailearen izenean lekukotza eman zuen, honi bere patentearen eskubideak saldu baitzizkion. Garai hartan Lallement Brooklynen bizi zen eta Pope Manufacturing Companyko langile lanetan ari zen. Ahanzturan hil zen 1891n, Bostonen, 47 urte zituela.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.