Pierre Joxe
Pierre Joxe (Paris, Frantzia, 1934ko azaroaren 28a) Frantziako politikaria da. Alderdi Sozialistak izendaturik, Frantziako Barne Arazoetako eta Defentsako ministro izan zen. Kontu eta Zerga Auzitegiko lehen lehendakari eta Kontseilu Konstituzionaleko kide ere izan zen.
Familia
Pierreren anaia Alain Joxe da. Eta biak Louis Joxeren —Charles de Gaulleren ministro izandakoaren— semeak dira.
Euskal Herrian

Euskal Herriko gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzian parte hartu zuen, 2011ko urriaren 17an , Donostian. Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland, [null Bertie Ahern] eta Gerry Adams), eta bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.[1]
Erreferentziak
- «Brian Currinen balorazioa bakearen konferentziaz» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-05-18).
Ikus, gainera
- Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia
- Brian Currin
- Harremanetarako Nazioarteko Taldea
- Demokrazia Euskal Herriarentzat
- Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
- Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea
- Lokarri (gizarte mugimendua)
- Bakearen artisauak