Pierre Jean Jouve
Pierre Jean Jouve (Arras, Frantzia, 1887ko urriaren 11 – Paris, Frantzia, 1976ko urtarrilaren 8a) frantsesezko poeta, eleberrigilea eta kritikaria izan zen.
Pierre Jean Jouve | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Charles Jean Jouve |
Jaiotza | Arras, 1887ko urriaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1976ko urtarrilaren 8a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Blanche Reverchon (en) (1925 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, saiakeragilea, itzultzailea, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria, editorea eta kritikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Abbaye de Créteil (en) |
Izengoitia(k) | Daniel Rosé |
Bizitza
Lehen olerkietan, sinbolismoaren eragina nabari du: Présences (1912, Presentziak) eta Parler (1913, Mintzoa). Bakearen aldeko obrak idatzi zituen Lehen Mundu Gerraren garaian: Vous êtes des hommes (1915, Gizonak zarete) eta Dance des morts (1917, Hildakoen dantza).
1924an, katoliko egin zen, eta psikoanalisiaren munduan barneratu zen aldi berean. Garai hartan agertu ziren bete-betean bizitza guztian kezkatuen eduki zuten gaiak: hobena, sexua eta heriotza. Espiritualtasuna eta sexualitatea ageri dira nahasian bere obra askotan: Les Mystérieuses Noces (1925, Eztei misteriotsuak), Nouvelles Noces (1926, Eztei berriak), Sueur de sang (1935, Odol-izerdia) eta Paulina 1880 (1925).
Genevan bizi izan zen Bigarren Mundu Gerraren garaiko urteetan, eta han idatzi zuen La Vierge de Paris obra (1944, Parisko Birjina). Poema-bilduma berriak eskaini zituen ondoren: Ode (1950, Oda), Langue (1952, Mintzaira), Lyrique (1956, Lirika) eta Moires (1962, Oihal distirak).
XIX. mendeko idazleei buruzko kritika-saioak idatzi zituen, eta interes berezia izan zuen musikaren kritikaren aurrean: Le Don Juan de Mozart (1942).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Jean Jouve |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.