Pierre Iturbide

Pierre Iturbide (Baiona, Lapurdi, 1849 1921) Lapurdiko legegilea eta artxibozaina izan zen.

Pierre Iturbide
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1849
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1921 (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta artxibozaina

Biografia

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Baionan eta Bordelen. Baionako artxiboez arduratu eta Erdi Aroko eskuizkribuen transkripzioa egin zuen. Hiru ataletan banatu zuen lan erraldoi hau: Livre des Etablissements (1892, "Legeen liburua"), Registres gascons (1896-1898, gaskoieraz idatziriko idazki guztien bilduma) eta Registres français (1901-1906, frantsesez idatziriko idazki guztien bilduma).

Lapurdiko politikari buruzko ikerketa batzuk ere argitaratu zituen: Cahier des doléances de Bayonne et du pays de Labourd pour les Etats Généraux de 1789 (1912, "Baionako hiriak eta Lapurdiko lurraldeak 1789ko Estatu Orokorren aurrean azalduriko kexuen bilduma"). Artikulu ugari eman zuen RIEV eta Gure Herria aldizkarietan.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.