Pierre Herigone

Clément Cyriaque de Mangin (Ipar Euskal Herria, 1580- Paris, 1643), ezagunagoa Pierre Hérigone edo latinez Petrus Herigonius ezizenaz, euskal herritar matematikari eta astronomoa zen.

Pierre Herigone
Bizitza
JaiotzaIpar Euskal Herria, 1580 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1643ko martxoaren 1a (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta astronomoa

Hérigone Parisen izan zen irakasle. Bere liburu nagusiak Cursus mathematicus, nova, brevi, et clara methodo demonstratus, per notas reales et universales, citra usum cujuscunque idiomatis intellectu faciles (Parisen argitaratua, sei liburukiak, 1634 1637) zuen izena eta frantsesez eta latinez idatzitako hasi-masi matematikoen compendiuma zen. Liburu honetan, Hérigonek sinbolo matematiko asko sortu zituen. Horrela angeluaren sinboloa edo "<" gutxiago adierazteko.

Baita "T" sinboloa perpendikularra adierazteko. Berreketa adierazteko, Hérigonek a, a2, a3, eta abar idatzi zituen (zenbatzaileak oraindik sortzekoak zirelako).

Hérigonek gainera zenbaki-alfabetoa sortu zuen zenbaki-luzeak gogoratzeko, hau da bere mnemotekni-sistema propioa. Zenbait orduko matematikazko sortzapenez idatzi zuen, adibidez parallelepipedum paralelepipedo adierazteko.

Cursus mathematicus liburuan, Hérigonek kaliza itxurazko kamera iluna deskribatu zuen (6. kapitulua, 113. orrialdea). Hérigonek ez zuen kaliza marraztu, baina Johann Zahnek bai Oculus Artificialis Teledioptricus Sive Telescopium (1685) bere liburuan. Hérigoneren asmakizuna berrikuntza baino, edaterakoan besteak ikusteko tresna zen.

Zenbait batzorde zientifikotan ere aritua zen, astronomiarekin lotuak. Bere omenez, ilargiko krater bati bere izena jarri zioten: Herigonius kraterra.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.