Pierre Henry

Pierre Henry (Paris, 1927ko abenduaren 9a - Paris, 2017ko uztailaren 5a) frantses musikagilea izan zen.

Pierre Henry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Georges Albert François Henry
JaiotzaParisko 15. barrutia, 1927ko abenduaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia eta Paris, 2017ko uztailaren 5a (89 urte)
Heriotza modua: septizemia
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, soinu artista, soinu banda konpositorea, disko-ekoizlea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusique concrète (en) Itzuli
rock elektronikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaPhilips
Universal Music Group

pierre-henry.org
IMDB: nm0377973 Spotify: 5ITPNl5P6R6cFbw4DAcMAY iTunes: 3482963 Musicbrainz: 24e0aaa1-7961-4ab8-865e-e736226e41c9 Songkick: 129097 Discogs: 7209 Allmusic: mn0000344330 Deezer: 12004 Edit the value on Wikidata

Piano eta perkusioko ikasketak egin zituen, Parisko Kontserbatorioan. Gaztetatik, soinu-mota guztiak erabiltzeko interesa erakutsi zuen, are artean musika-soinutzat hartzen ez zirenak ere. 1949an Frantziako Irratiko estudio elektronikoan hasi zen lanean; estudio haren sortzaile Schaefferri estetika musikal berri bat sortzen lagundu zion, Groupe de Recherche de Musique Concrète taldeko kideak dagoeneko saiatzen ari zirenaren bidetik, Schaefferren beraren gidaritzapean betiere, musika konkretua izenarekin. Henryren eta musikagile eta hots-ingeniari horren arteko lankidetzaren emaitza nagusia Symphonie pour un homme seul (1950, Sinfonia gizon bakarrarentzat) izan zen. Aurrerago, Henryk harreman estua izan zuen Maurice Béjart dantzari eta koreografoarekin. Bien arteko lanaren emaitzatik, hauek dira aipagarrienak: Le Voyage (Bidaia), La Reine verte (Erregina berdea), Variations pour une porte et un soupir (Bariazioak ate eta hasperen baterako). 1958an Apsone-Cabasse estudioa fundatu zuen, eta musika konkretua eta hotsa bitarteko elektronikoen bidez lortzeko teknika berriak nahasten hasi zen. 60ko hamarraldiko bigarren erdian krisi espirituala izan zuen. Garai hartako lanen artean aipagarriak dira Messe de Liverpool ospetsua (1968, Liverpooleko meza), Apocalypse de Jean (1968, San Joanen Apokalipsia) eta Ceremony (1969, Zeremonia). 70eko hamarraldian, baina, bizitzaren ideia mistiko aztertu berriak hasieran eragin zion lilura galduta, iraupen luzeko hainbat obra egin zituen, aurretik grabatutako era guztietako hotsak erabiliz. Azkeneko lan horien artean aipagarria da, adibidez, Bigarren sinfonia.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Henry Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.