Pierre Hariztoi
Pierre Hariztoi (Aiherra, 1836 – Ziburu, 1901eko otsailaren 23a) Nafarroa Behereko historialaria izan zen. Historia-lan asko argitaratu zuen Baionako Revue Historique et Religieuse du Diocèse de Bayonne izeneko aldizkarian. Irisarriko erretorea zela, Recherches historiques sur le Pays Basque obra (1883, Euskal Herriari buruzko historia ikerketak) argitaratu zuen, ezinbestekoa Ipar Euskal Herriko historia ezagutzeko. Ziburun erretore zegoela, Les Paroisses du Pays Basque au XVIII.e siècle et pendant la periode révolutionnaire (1891, Euskal Herriko herriak XVIII. mendean eta iraultzaren garaian) lana argitaratu zuen.
Pierre Hariztoi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aiherra, 1836 |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Ziburu, 1901eko otsailaren 23a (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.