Pierre Etxeberri
Pierre Etxeberri, Pierre Etcheverry frantziar grafiaz, (Izpura, Nafarroa Beherea, 1889ko maiatzaren 15a – Récicourt, Meuse departamendua Frantzia, 1914ko urriaren 21a[1]) Lehen Mundu Gerrako soldadu bat izan zen, Frantziako Armadak fusilatua Jules Chevalier soldaduarekin batera,[2] desertatu izanaz akusatuta.
Pierre Etxeberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izpura, 1889ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Récicourt, 1914ko urriaren 21a (25 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | 6e bataillon de chasseurs alpins (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Desertatzeagatik fusilatutako lehen euskal herritarra izan zen, baina ez bakarra; izan ere, hurrengo urtean, 1915ko urtarrilaren 15ean, Louis Lévy baionarra hil zuten fusilatuta (Maizyn, Aisne departamendua, Frantzia) bere postua utzi izanaz akusatuta hura ere.
1914ko irailaren 30ean obus bat erori zen Etxeberriren lubakian, sekulako bordela eta nahasmendua sortu zen han, eta basora ihes egin behar izan zuen orduan Pierresek. Hurrengo egunean, goizeko 5etan agertu zen berriro bere postuan. Bere esanetan ez zegoen lubakian obusa bertara erori zenean, eta horregatik basoan gorde zen. Haren kontra egindako gerra kontseiluan[3], ordea, hainbat lekukok esan zuten etsaiaren erasoaren aurrean lubakitik atera eta basora ihes egin zuela.[4]
Asko izan ziren Lehen Mundu Gerran desertatu eta Frantziako Armadan borrokatzeari uko egin zioten euskal herritar intsumituak: gerrara deituak izan ziren 25.000 pasa gizonetatik 4.000 inguru, hain zuzen ere, Behe Pirinioetako prefetak Barne ministroari gutun bidez aitortu zionez[5] (25.000 bat soldadu abiatu ziren Baionatik gerrara. Pirinio Beheretik 45.000 bat joan ziren orotara, zaila da beraz euskal herritarren kopurua zehaztea[6]).
Erreferentziak
- Heriotza fitxa: http://www.memoiredeshommes.sga.defense.gouv.fr/fr/ark:/40699/m005450e3e6b1fd6/5450e6b74de6f
- .
- Gerra kontseiluaren dosierra: http://www.memoiredeshommes.sga.defense.gouv.fr/fr/ark:/40699/m005450e3e6b1fd6/545cc1ce80831
- Les blessures de l'âme, Eric Vioten liburuan jasoa.
- Behe pirineoetako datu hauek eman zituen suprefetak 1918an: à la date du 30 novembre 1918, le préfet des Basses-Pyrénées (aujourd’hui Pyrénées-Atlantiques) dénombre 812 déserteurs depuis la mobilisation et 6 444 insoumis qui n’ont pas rejoint leur unité (https://www.chemindesdames.fr/sites/default/files/2017-04/La-Lettre-du-Chemin-des-Dames-38-Novembre-2016_0.pdf, 17. orrialdea).
- .
Kanpo estekak
- http://www.memoiredeshommes.sga.defense.gouv.fr/fr/ark:/40699/m00523a99b514053
- http://les-blessures-de-l-ame.over-blog.com/article-rencontre-a-pau-autour-des-fusilles-pour-l-exemple-73330005.html
- https://horizon14-18.eu/wa_files/la_20soule_20dans_20la_20guerre.pdf
- Pierre Etxeberriren heriotza fitxa eta gerra kontseiluaren dosierra: http://www.memoiredeshommes.sga.defense.gouv.fr/fr/arkotheque/client/mdh/fusilles_premiere_guerre/detail_fiche.php?ref=2524101&debut=0