Pierre Deligne
Pierre René, Deligne bizkondea (Etterbeek, 1944ko urriaren 3a) belgikar matematikaria da.
Pierre Deligne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Etterbeek eta Brusela, 1944ko urriaren 3a (79 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea Université Paris-Sud Bruselako Unibertsitate Askea Athénée Adolphe Max (en) |
Tesi zuzendaria | Alexander Grothendieck |
Doktorego ikaslea(k) | Michael Rapoport Lê Dũng Tráng (en) Miles Reid (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Institut des Hautes Études Scientifiques (en) (1968 - 1984) Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua (1984 - 2007) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia Linzeen Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
math.ias.edu… |
Bizitza
Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen lizentzia, eta doktoregorako ikasten jarraitu zuen 1968 arte. 1967-68 urteetan, doktoregoa bukatu baino lehen, Belgikako Ikerketa Zientifikorako Fundazio Nazionaleko kide izan zen. 1968an, Bures-sur-Yvetteko Ikerketa Zientifiko Aurreratuen Institutura joan zen (Frantziara), eta hango kide egin zuten bi urte geroago. 1984an, Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutura joan zen, eta irakasle aritu zen han. Deligneren ekarpen garrantzitsuenetako bat Weilen hiru aieruen ebazpena da. Aieru horien bidez, geometria aljebraikoa eta zenbaki aljebraikoen teoria sortu zen, eta, lan horri esker, Fields domina jaso zuen Delignek Helsinkiko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1978). Beste arlo askotan ere lan egin du: Hilberten 21. problema, Hodgeren teoria, moduluen teoria, forma modularrak, Galoisen adierazpideak, L-serieak eta Langlandsen aieruak, eta talde aljebraikoen adierazpideak. Fields dominaz gainera, Suediako Errege Akademia Zientifikoaren Crafoord saria jaso zuen 1988an, geometria aljebraikoan egindako ikerketa-lanari esker.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.