Pierre Daninos
Pierre Daninos (Paris, Frantzia, 1913ko maiatzaren 26a - Ib., 2005eko urtarrilaren 7a) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.
Pierre Daninos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Pierre Daninos |
Jaiotza | Parisko 16. barrutia, 1913ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 15. barrutia, 2005eko urtarrilaren 7a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Daninos (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Janson-de-Sailly (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, komediantea eta gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Le Figaro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Charles Brante |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Lanak
Carnets du bon Dieu (1947, "Jainko onaren oharrak") lanari esker egin zen ezagun, eta Carnets du major Thompson (1954, "Thompson maiorraren oharrak") lanarekin lortu zuen ospea. Azken lan horretan, frantses herritar arruntaren deskribapen ironikoa egin zuen, britainiar ofizial baten ikuspegitik. Umorearen ildotik jarraitu zuen ondorengo lanetan: Le Secret du major Thompson (1956, "Thompson maiorraren sekretua") eta Les Nouveaux Carnets du major Thompson (1973, "Thompson maiorraren ohar berriak"); eta orobat, Un certain monsieur Blot (1960, "Blot jauna delako bat") eta Made in France (1977, "Frantzian egina") lanetan ere. Baina Le Trente-Sixième Dessous (1966, "Hogeita hamaseigarren zuloa") eta Auto-mémoires (1984, "Memoriak") lanetan erakutsi zuen dramak egiten ere bazekiela. Daninos batez ere estilista zen, dotorea, eta frantses hizkuntzaren zale amorratua: Le Jacassin (1962), Snobissimo (1964), La France prise aux mots (1986).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.