Pierre Charron

Pierre Charron (Paris, 1541 - ibidem, 1603ko azaroaren 16a) frantziar teologo katolikoa izan zen.

Pierre Charron

Bizitza
JaiotzaParis, 1541
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1603ko azaroaren 16a (61/62 urte)
Hezkuntza
HeziketaMontpellierreko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, idazlea eta klerikoa
Izengoitia(k)P. C. P. eta Benoist Vaillant
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Liburu saltzaile baten hogeita bost semeetako bat izan zen. Orleans eta Bourgesen legeak ikasi zituen eta urte batzuetan abokatu lanetan aritu zen. Gero apaiztu egin zen. Bazasko gotzainak Frantziako hegoaldera gonbidatu zuen eta Margarita Valoiskoaren apaiz izan zen. 1588 inguruan, fraide izaten saiatu zen, baina Kartusiarrek eta Zelestinoarrek errefusatu ondoren, apaizgora itzuli zen. Angersen sermoiak irakurri ondoren, Bordelera joan eta Michel de Montaigneren lagun egin zen. 1594tik 1600era Cahorseko apezpikuaren babesa jaso zuen. Kleroaren Batzar Nagusiko idazkari izendatu zuten eta 1600. urtean Condomera erretiratu zen.

Eszeptizismo filologiko eztabaidagarriagatik eta etika eta erlijioa diziplina filosofiko independente gisa bereizteagatik gogoratzen da.

Lanak

  • De la Sagesse Livres Trois; par M. Pierre le Charron, Parisien, Chanoine Theologal & Chantre en l'Eglise Cathedrale de Comdom Bourdeaus, S. Millanges, 1604.
  • Toutes les Oeuvres de Pierre Charron; Parisien, Docteur es Droiets, Chantre et Chanoine Theologal de Condom derniere edition. Reveues, corrigees & augmentees. 2 vols. Paris Jacques Villery, 1635.
  • Discours chrétiens (Bordeaux, 1600).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.