Pierre Agostini
Pierre Agostini (Tunis, 1941eko uztailaren 23a) frantziar fisikaria da. 2023ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Ferenc Krausz eta Anne L'Huillierrekin batera[1]
Pierre Agostini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tunis, 1941eko uztailaren 23a (82 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aix-Marseillako Unibertsitatea 1968) Prytanée National Militaire (en) 1959) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Enplegatzailea(k) | CEA Saclay (en) (1969 - 2002) Ohio Estatuko Unibertsitatea (2005 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Hiru sarituek atomoen eta molekulen barruko elektroiak ikertzeko «tresna berriak» sortu dituzte. Horien mugimendua eta energia aldaketak atzemateko metodo esperimental bat garatu dute: attosegundoak —segundo baten trilioirena— irauten duten argi pultsuak erabili dituzte. Prozesu horiek denbora eskala oso txikian gertatzen dira, eta, metodo horren bidez, prozesuen irudiak lor daitezke.
Pierre Agostinik Aix-Marseillako Unibertsitatean ikasi zuen. CEA Saclayko ikertzailea eta Ohioko Estatu Unibertsitateko irakaslea izan zen.
Ionizazioa atalasearen gainetik behatzen espezializatu zen eta 2001ean, lortu zuen 205 attosegundo irauten zuen argi pultsu bat sortzea.
Erreferentziak
- Otaegi Leonet, Julen. (2023-10-3). «Elektroien dinamikak ikertzeko metodo batek jaso du Fisikako Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-3).
Kanpo estekak