Pierre-Louis Lions
Pierre-Louis Lions (Grasse, Itsas Alpeak, 1956ko abuztuaren 11) frantses matematikaria izan zen. 1975etik 1979ra, École Normale Supérieure goi-mailako irakaskuntza-zentroan ikasi zuen. Tesia —H. Brézisen zuzendaritzapean egin zuena— Pierre eta Marie Curieren Unibertsitatean aurkeztu zuen 1979an. Hurrengo bi urteetan, Parisko Ikerketa Zientifikoko Institutu Nazionalean lan egin zuen, eta, 1981ean, irakasle-postu bat hartu zuen Paris-Dauphiné Unibertsitatean. 1992an, Matematika Aplikatuko irakasle egin zuten Eskola Politeknikoan. Lionsek funtsezko aurkikuntzak egin ditu matematika huts eta aplikatuetan, eta argitalpen asko egin ditu alor horietan. Ekarpen garrantzitsuenak ekuazio partzial diferentzial ez-linealen teorian egin ditu. Bestalde, Boltzmannen ekuazioak, beste ekuazio zinetiko zenbait eta aldakuntza-problemak ere landu ditu. Fields domina jaso zuen 1994ko Zuricheko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan. Horretaz gainera, beste sari asko jaso ditu: Doistau-Blutet Fundazioaren saria (1986) eta Ampère saria (1992) Zientzietako Akademia Frantsesaren eskutik, IBM saria (1987) eta Philip Morris saria (1991). Zientzietako Akademia Frantseseko kide, Napoliko Akademiako kide eta Europako Akademiako kide ere bada. Bestalde, Frantziako Ohorezko Legioko Zalduna da. 2002an, Collège de Franceko irakasle izendatu zuten, eta, 2009an, École Normale Supérieureko administrazio-kontseiluaren lehendakari.
Pierre-Louis Lions | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grasse, 1956ko abuztuaren 11 (67 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Aita | Jacques-Louis Lions |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure Lycée Louis-le-Grand (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Haïm Brezis (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Nader Masmoudi (en) Benoît Perthame (en) Cédric Villani Claude Le Bris (en) Emmanuel Givois (en) Cassio Neri (en) Jean Dolbeault (en) Bénédicte Alziary (en) Benoît P. Desjardins (en) Patrick Fischer (en) Isabelle Catto (en) Guy Barles (en) Jean-Luc Coron (en) Anne-Laure Dalibard Maria Jesus Esteban Assohoun Venance Adje (en) Charles Bertucci (en) Jean-François Léon (en) Benoît Desjardins (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Collège de France |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Linzeen Akademia French Academy of Technologies (en) Academia Europaea (en) Brazilian Academy of Sciences (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.