Pierre-Étienne Flandin

Pierre-Étienne Flandin (Paris, 1889ko apirilaren 12a - Saint-Jean-Cap-Ferrat, 1958ko ekainaren 13a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1934ko azarotik 1935eko maiatzera. Gainera, Vichyko Erregimeneko lehen ministroa izan zen 1940ko abendutik 1941eko otsailera.

Pierre-Étienne Flandin

Frantziako Lehen Ministrordea

1940ko abenduaren 13a - 1941eko otsailaren 9a
Pierre Laval - François Darlan
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1934ko azaroaren 8a - 1935eko ekainaren 1a
Gaston Doumergue - Fernand Bouisson
Kontseilu Orokorreko kide



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaParisko 16. barrutia, 1889ko apirilaren 12a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Jean-Cap-Ferrat, 1958ko ekainaren 13a (69 urte)
Hobiratze lekuaYonne
Familia
AitaÉtienne Flandin
AmaPauline Ribière
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria, politologoa eta Kanpo Harremanetarako ministroa
Lantokia(k)Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Republican Alliance (en) Itzuli

Pilotu militarra izan zen Lehen Mundu Gerran. Aliantza Demokratiko Errepublikarra alderdi kontserbadoreko kidea izan zen eta ministro (Merkataritza, Finantzak, Industria, Obra Publikoak) izan zen gerren arteko zenbait gobernutan.

1934ko azaroan izendatu zuten lehen ministro. Akordio Franko-Italiarra, Stresako Frontea eta Itun Franko-Sobietarra negoziatu zituen. 1935eko otsailean Fernand Bouissonek ordezkatu zuen karguan.

Flandin Kanpo Arazoetako ministroa zen Alemaniak Renania hartu zuenean 1936an eta Municheko Krisian baretzearen aldekoa izan zen. Philippe Pétainek 1940ko abenduan izendatu zuen lehen ministro Pierre Lavalen ordez, baina Alemaniak ez zuen izendapena onartu. 1941eko otsailean utzi zuen kargua, Aljerrera joan eta 1943ko abenduan atxilotu zuten. 26 hilabete eman zituen espetxean, eta 1946an askatu zuten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.