Piercing

Piercing (anglizismo, to pierce aditzaren gerundioa: 'zulatzea', 'perforatzea', 'zeharkatzea'),[1] giza gorputzalen atal bat zulatzea eta uztaitxoak, eraztun txikiak edo beste motatako bitxiak jartzearen ohitura da. Gorputzaren aldaketak dira eta haien bitartez moda, erotismo, gustu pertsonalak edo erlijio eta gizarte balioak azaltzen dira. Askotan zenbait azpikulturen adierazpenak dira. Tradizionalki mendebaldeko kulturetan bakarrik neskei belarrietan jartzen zitzaien, belarritakoak; egun bi sexuko pertsoneek gorputzaren edozein tokitan jar ditzakete.

Gorputzaren edozein tokitan jar daitezke.

Historia

Emakume thailandiarra belarritakoekin.

Historikoki munduko kultura askotan erabili dira piercingak. Batzuek lehenengo aztarna Perun kokatzen dute, K.a. 709. urtean egiten zirela erakutsi dute orduko hieroglifiko batzuek. Erritual batzuk egiten zituzten, eta ahoa zulatzen zuten.

Asko izan dira peircingen erabiltzaileen kulturak. Inuit herrian, adibidez, labrets izeneko piercingak erabiltzen zituzten haurra izatetik heldua izatera igarotzeko unea markatzeko; labretsa zuena besteekin ehizean ibiltzeko gauza zen. Zenbait tributan, bestetik, emakumeek ahoa deformatzen dute horretarako diskoak erabiliz; hori da mursi tribuen kasua. Potok gerlariek ahoan ezpainetako diskoa eta sudurra zuhaitz osto batez gurutzatuta eramaten dute. Maien zibilizazioan ezpaina, sudurra eta belarriak zulatzen zituzten bitxiak eramateko...[2]

Piercing estiloak

Piercingak aurpegian

Piercingak belarrian

Piercinga gorputzean eta sexu alderdietan

Piercinga ahoan

Piercinga mingainan
Piercingak ezpainetan

Segurtasun aholkuak

Erabiltzen diren piercing batzuk.
Espiralak.
Piercinga jartzeko tokia markatzen.

Percingak Gida Didaktikoa liburuak aholku hauek ematen ditu:

  • Piercing bat jartzea erabaki baduzu, gai hipoalergikoaz egindakoak aukeratu behar dituzu: urreaz, zilarraz, titanioaz egindakoak, altzairu kirurgikoaz edo plastikoaz ere, esterilizatu ahal direnak alegia.
  • Infekzioak eta gaixotasunak ez kutsatzeko, joan zaitez lokalaren baldintzetan, lan tresna eta lanabesetan higiene eta osasun arriskuak prebenitzeko arauak betetzen dituzten zentroetara, batez ere materialaren esterilizazioari eta erabilpen bakarreko lanabesen erabilerari dagokienean. Egiaztatu ea zentroak jarduera horiek egiteko baimena daukan.
  • Larrua, mukosak edota beste ehundura batzuek zuzenean zeharkatzeko diren material guztiak beti esterilizatuak eta erabilpen bakarrekoak izango dira.
  • Operazioan erabili eta, behin erabili eta botatzeko ez diren materialak esterilizatu behar dira eta poltsa edo ontzi esteriletan gorde behar dira berriro erabili artean.
  • Piercinga jartzera zoazenean ez duzu inolako gaixotasunik edo infekziorik eduki behar.
  • Eskatu behar duzu urraturik, erredurarik, garaurik, erreakzio alergikorik, ez gaixotasun dermatologiakoren zantzurik ere ez dauzkan larruazaleko leku batean jartzeko piercinga.
  • Piercinga ezarri baino lehen txerto antitetanikoa jarrita edukitzea komeni zaizu. Ezin izango duzu odol emaile izan piercinga jarri ondorengo urte osoan.
  • Gogora egiozu piercinga ezarriko dizun pertsonari zulatzen hasi aurretik larruazala garbitu eta desinfektatu behar dizula.
  • Gogoan eduki gorputzaren atal batzuetan, hala nola mingainean, zilborrean, titiburuetan, ezpainetan, genitaletan, piercingak errazago erauzi daitezkeela, igurtziengatik edo arropetan trabatuta gelditzeagatik.
  • Piercinga ezarri ondoren, saihestu behar duzu zaurian zarakarrik egitea, profesionalak ematen dizkizun aholkuei kasu eginez. Zulaketaren ondoren, ez duzu igerilekuan edo itsasoan bainurik hartu behar zauria orbaindu arte.
  • Piercinga ezarri ondoren eska ezazu zerbitzuaren ordainketako faktura. Kontrola ezazu piercinga jarrita daukazun lekua eta medikuarengana berehala jo holako zantzuren baten aurrean: sukarra, gorritasuna edota handitzea, mina edo ondoezak.

Erreferentziak

  1. Styles Carvajal, C., Horwood, J. y Rollin, N. (eds.) (2009) Concise Oxford Spanish Dictionary. Oxford, New York: Oxford University Press.
  2. http://www.publispain.com/tatuajes/Historia_del_Piercing.html

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.