Pienza
Pienza Italia erdialdeko hiri bat da(comune), Sienako probintzian dagoena, Toscana eskualdeko Orcia Ibarrean. Montepulciano eta Montalcino hirien artean dago Pienza. Besteak beste, Errenazimentuko hirigintzako eredu da Pienza; hain zuzen ere, UNESCOk 1996. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria; eta 2004. urtean, berriz, Orcia Ibar osoa sartu zuen sailkapen horretan.
Pienza Pienza | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Italia | |
Eskualdea | Toscana | |
Probintzia | Sienako probintzia | |
Izen ofiziala | Pienza | |
Jatorrizko izena | Pienza | |
Posta kodea | 53026 | |
ISTAT kodea | 052021 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°04′43″N 11°40′44″E | |
Azalera | 122.96 km² | |
Altuera | 491 m | |
Mugakideak | Castiglione d'Orcia, Chianciano Terme, Radicofani, San Quirico d'Orcia, Torrita di Siena, Trequanda, Montalcino, Montepulciano eta Sarteano | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.976 (2023ko urtarrilaren 1a) −106 (2018) | |
Dentsitatea | 16,07 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0578 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Katastro kodea | G602 | |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | |
Matrikula | SI | |
Hizkuntza ofiziala | italiera | |
comune.pienza.siena.it |
Historia
Corsignano izeneko hiribildu baten inguruan berreraiki zuten Pienza. Bertan jaio zen Eneas Silvio Piccolomini 1405. urtean, gerora Pio II.a aita santua izan zena, Errenazimentuaren bultzatzaileetariko bat, planifikatutako hirigintza humanista bultzatu zuena. Gerora, Italiako eta Europako beste hiri batzuetara zabaldu zen egikera hori.
Bernardo Gambarelli (Bernardo Rossellino ezizenez ezagunagoa) Florentziako arkitektoa izan zen berreraikitze-lanen buru; 1459. urtetik aurrera egin zituzten lanak. 1462. urtean Pio II.ak katedrala sagaratu zuen.
Ikustekoak
- Piccolomini jauregia
- Katedrala, Errenazimentuko zaharrenetarikoa
- Borgia jauregia
- Herriko jauregia
- San Frantzisko eliza
- Ammannati jauregia
- Gonzaga jauregia
- Atrebatense Kardinalaren jauregia
- Pieve-a
- Monticchielloko Romitorio edo landutako haitzuloak