Pica d'Estats

Pica d'Estats[1] Ekialdeko Pirinioetako eta Kataluniako mendirik altuena da, Pallars Sobira (Lleida) eskualdea eta Ariegeko (Okzitania) departamendu frantziarraren artean kokatuta. Zehazki hegoaldean Alins eta iparraldean Ausat udalerrien artean dugu.

Pica d'Estats
Datu orokorrak
Garaiera3.143,45 m
Prominentzia1.266 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′01″N 1°23′52″E
Honen parte daQ31074657 Itzuli
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaPallars Sobirà
Kataluniako udalerriaAlins
Babestutako-eremuaAlt Pirineuko Parke Naturala
Ariège Pyrenees Regional Natural Park (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1864
Ohiko bideaVallferreratik
Geologia
Material nagusiahareharri
Lutita

Hiru tontorrek osatzen dute: Altuena den erdialdekoa (3.143 m.), mendebaldekoa edo Pic Verdaguer (3.131 m.) eta ekialdekoa edo Punta Gabarró (3.115 m.).

Historia

Mendi honetara burututako lehenengo igoera 1864an izan zen, Henry Russell eta Jean-Jacques Denjean mendizaleek Frantziatik egindakoa. Urte batzuk geroago, baina bide berari jarraituz, Jacint Verdaguer olerkari eta abade kataluniarra igo zen 1883an, bere herrialdeko lehenengo pertsona izan zena horrelakorik egiten. Urte hartan bertan Maurice Gourdon igo zen lehenengo aldiz Àreu (Alins) herritik.

Bestela, 1896an, Lluís Maria Vidal ingeniari eta geologoak hegoaldeko bidea estreinatu zuen Vallferreratik abiatuta, gaur egun biderik ohikoena dena. Jada XX. mendean 1924an Lluís Estasen i Pla-k egin zuen neguko lehendabiziko igoera. Azkenik, Pere Gabarró i Garcia mediku eta txangolariak 1932an bide berri bati ekin zion, gaur egun "Vía Gabarró" izena hartu duena.

Abiapuntuak

  • Vallferrerako aterpetxetik 4 ordu (1.500 metroko desnibela), hegoaldeko biderik ohikoena. Àreu herritik (Alins) abiatuta.
  • Pinet-etik 6 ordu (2.000 metroko desnibela), iparraldeko biderik normalena. Marc edo L'Artigue herrietatik (Ausat) aterata.
  • Vicdessos-eko (Ariège) ibarretik 4 ordu eta 30 min.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.